Skip to main content

Tag: Planes

Goierriko meatze gunea

Goierriko meatze gunea

Mutiloa, Ormaiztegi eta Zerain

Ongi etorriak goierriko meatze gune eta bide berdera

Goierrin gaude, Euskadiko lur garaietan, naturak zerua ukitu eta gastronomiak eta kulturak jatorrizko deitura duen binomioa osatzen duten eskualdea. Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.

Planoa jaitsi

Goierriko Meatzaritza Parkea aurkezten dizuegu, aspaldiko garaietatik XX. mendearen hasierara arte iraun duen meatzaritza indartsuarekin zerikusia duten hainbat elementuz osatua. Elementu nagusiena Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdea da, bertako meatze guneetatik ustiatutako minerala Ormaiztegira garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen ibilbidea jarraitzen du; bertatik, berriz ere trenez, gertuko itsas portuetara garraiatzen zen. Bide Berdeaz gain beste 3 ibilbide ditugu aintzinako meatze guneak lotu edo bertara iristeko. 
Orain Goierriko Meatze gunea gozatzeko aukera izango duzu OrmaiztegiMutiloa edo Zeraindik abiatuz, minerala garraiatzeko erabiltzen zen aireko kablearen ibilbidea jarraituz, eta inguruko baliabideak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa eta trenzubia, Zeraingo Aizpittako labeak, museo etnografikoa eta zerrategi hidraulikoa eta Barnaolako ingurunea Mutiloan, Mutiloako herria eta Lierniako auzoarekin batera.
KABLEAREN BIDEA. Aizpitako labeetatik minerala airez eramaten zen Barnaolako meatze gunera eta bertatik trenez eramaten zen Ormaiztegira. Guk noski ezin dugu airez joan eta horregatik sortu da ibilbide zati berri hau, Aizpeako meategiak eta Barnaolako gunea lotzeko eta horrela mineralak egiten zuen ibilbide osoa egiteko Bide Berdearekin elkartuta.
TROI BIDEA. Troi bidea Mutiloako meatze esparruan barneratzeko bidea da. Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari, eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Hemendik abiatzen zen Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun Bide Berde bihurtuta dagoena. Bideak GR283 ibilbidearen seinaleak jarraitzen ditu.

Gi SL 36

Zeraingo herritik herri ibilbide hau irteten da Aizpittako labeetara joateko eta bertatik Ormaiztegira eramango gaituen bide berri osoa egiteko. Herri ibilbide hau gainera zirkularra da.

Mutiloa – Ormaiztegi bide berdea

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea meatze jatorriko Bide bat da. Mendi magaletan barrena igarotzen da, izena ematen dioten herrien gainetik. Bidetik ikusi daitezkeen bistak eta basoek ematen diote edertasuna Bide honi. Ume nahiz familientzat orientazio jolas bat dago bertan. Mapa Ormaiztegiko turismo bulegoan hartu daiteke.

Meatze guneetako historia

Mutiloan, Peatzan, Ollargainen, Gezurmuñon edo Aizpurun ateratako burdin minerala zen, Erdi Aroko garaitik, Urola ibaiaren eta Oria ibaiaren goialdean martxan zeuden burdinolen hornitzaile nagusia. XIX. mendearen amaieran Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak ustiapen antolatu eta sistematizatua ezarri zuen. Hori lortzeko, azpiegitura berriak eraiki zituzten ekoizpen-sistema berriaren eskakizunei erantzuteko: Barnaola baserritik Ormaiztegiko geltokiraino joaten zen meatze trena, plano inklinatuak, mineral garbitegiak eta dekantazio putzuak…eta eskolarekin, kantinekin eta bulegoarekin batera, Ergoena auzoko mendi magalak bete eta nabarmen aldatu zituzten.
Burdin mineralak Ingalaterrako eta Frantziako galdategi handiak elikatu zituen, hala nola Baionako Boucouko Les Forges del Adour. Azken mineral karga 1927. urtean bidali zen. Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako konpainia batek interes puntuala izan zuen eremu honetan, eta 1950eko hamarkadan, Legazpiko Patricio Echeverria S.A. enpresak eraiki berriak ziren belaki-labeak hornitzeko adina burdin mineral atera zuen. 1970eko hamarkadan, Kanadako Exminesa konpainiak Troya meatzeko berunezko meatze gunea aurkitu zuen eta 1993. urterarte egon zen martxan
Aspalditik errotutako meatze ohituren azken atala izan zen, bai Mutiloan bai Euskal Herrian. Zerainen ere Behe Erdi Arotik izan da meatze ustiapena. Jarduera biziena XIX. mendearen erdialdean hasi zen, eta mende horren amaieran, atzerriko kapitaleko konpainiek, konpainia ingeles, holandar eta alemanek barrutia berrantolatu eta modu sistematikoan lan egiten hasi ziren elementu teknologiko berriak jarriz: barneko meatze trenbideak, kixkaltze labeak, aire bidezko kableak… 
Europako siderurgiek asko eskatzen zuten hemengo minerala. Merkatuaren gorabeherek eta batez ere nazioarteko gudak, erauzketa jarduera etetera eraman zuten.
Barrutiaren azken lanak 1950eko hamarkadan egin ziren, Legazpiko Patricio Exheverria S.A. enpresak bere siderurgiako labeek elikatzen zuten txatarraren koiunturazko garestitzearen aurrean burdinazko filoiak ezagutu zituenean. Jarduera honek paisaia eta kultur ondare interesgarria utzi digu. Bertan, kiskaltze lantegia eta hiru labeak nabarmentzen dira eta Aizpittako Interpretazio Zentroarekin batera, harrera egingo digute.
Meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, bertan behera utzitako bideak ireki ditugu eta balio ekologiko handiko oihan eta hezeguneak finkatu ditugu. Meatze ondareaz, egokitutako ibilbideak, begiratokiak eta jarritako seinaleak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure paisaiaz gozatu eta hura ezagutzeko etorkizuneko apustu pozgarria.

Continue reading

Mutiloa-Ormaiztegi Bide berdea

Badakizu zer den bide berde bat? Erabiltzen ez diren trenbide zaharrak dira eta bizikletaz nahiz oinez ibiltzeko eremuak bilakatu dira.
Goierrin Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea dugu.

Familiartean egiteko beste ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere.


Ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta.

Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!

Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa Nahiago baduzu, materiala jeisteko atalean duzu eskuragarri.

de-compras-en-ordizian-shopping-goierri-paisvasco

Shopping Goierri

Goierri eskualdea bisitatzen duzunean, Ordiziako erosketa eremua bisitatzeko astia har dezakezu.

Kalean dagoen erosketa gunea da eta 98 komertzioz osaturik dago, hostalaritza eta zerbitzuak.

Sukaldaritza, moda, zapata eta osagarriak, bitxigintza, altzariak, bidaiak, aseguruak eta osasuna bezalako zerbitzuak asebetetzen ditu eta burdindegi, ileapaindegi edo tabako denda bezalako komertzioak daude.

Ordizian elkartea, Ordiziako merkatarien elkartea, 1978 urtean sortu zen herriko merkatarien interesak babesteko.

Ekintzak koordinatu eta promozionatzen ditu udaletxearekin batera, herriko merkataritza babesteko eta sustatzeko.

Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar

altzaga
Altzaga Altzagaratetik

Altzagarate utzi eta A-1 errepidea hartu gabe Zaldibiara zuzenduko gara Gaintzara igotzeko; igoera honetan Txindoki mendia aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu! Ibilgailua Gaintzako plazan uzten baduzu, etortzeko erabili duzun errepidean ibili zaitezke Txindoki, Aizkorriko mendizerra eta Aralar Parke Naturalak ikusteko.

Hemendik Lazkaomendira zuzendu zaitez A-1 errepidea hartuz eta Lazkaoko irteera hartuz; bertatik Lazkaomendirako norabidea hartu ezazu. Lazkaomenditik Txindoki ete Aralar Parke Naturaleko bista ederrak dituzu. Berriz ere Lazkaora jeitsi eta ibilbideko hurrengo lekura joango gara, Olaberriara, Goierriko balkoi bezala ezaguna. Bertatik Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak ederki ikusten dira. Monolitoa San Juan Bautista elizaren pareta batean aurkituko duzu.

lazkaomendi
Lazkaomendi – Aralar eta Txindoki

Hurrengo geldialdia Zeraingo herrian izango da. Herri honerata iristeko A-1 errepidea hartu Vitoria-Gasteiz norantzan eta Segura-Zerain irteera hartu. Ibilgailua Ostatu plazan utzi eta bertatik Idiazabalgo mendiak, Usurbe, Txindoki, Aizkorri etab. ikusiko dituzu eta gainera herriak dituen beste gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzu, hala nola, museo etnografikoa, zerrategi hidraulikoa, artisautza denda eta burdinaren mendia.

Ibilbidea jarraitzeko etortzeko erabili duzun errepide berdina hartu eta Otatza sagardotegiaren parean ibilgailua utzi eta Barbaris auzo aldera 50 metro ibilita, erdi aroko xarma ederki mantendu duen Segura-ko herriaren bista ezin hobeak dituzu. Segurako errepidea pasa eta Mutiloara bidea hartu Lierniko auzora igotzeko.

olaberria
Olaberria

Hemendik joan zaitez Gabiriara, ibilbideko azken lekua. Gabiria eskualdeko landa herri txiki bat da, oso lasaia eta bertatik eskualdeko bista ederrak izango dituzu.

Oraindik paseatzen jarraitzeko  gogoa baduzu eta eskualdeko beste gune garai eta ezagun bat ezagutu nahi baduzu, Usurbera joan zaitezke, Beasaingo mendi ezaguna. Kotxea pixkat beherago dagoen parkingean utzi dezakezu eta bertatik 10 minutuko paseotxo baten ondoren, tontorrera iritsiko zara.

usurbe
Usurbetik bistak

Nola Iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Anterior
Siguiente

Bigarren aukera Ordiziara joatea da, Idiazabal gaztaren promozioarekin lotura handia duen herria: asteazkena bada bertan egiten den azoka ezaguna ikusi ahalko duzu! Beste egunetan erdi aroko gunea eta d´Elikatuz elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.

d´Elikatuz Zentroa – Ordizia

 

Idiazabal lurraldean gaztandegi gehiago daude ikusgai, artzain txabolak Parke Naturaleetan (udaran bakarrik), eta taldean bidaiatzen baduzu zalantzarik ez izan gazta dastaketa bat edo gazta eta txakolinaren arteko dastaketa bat egiten; begiratu ezazu gure agenda udaran egiten diren herrietako festatako sagardo eta gazta  dastaketak ezagutzeko edo udazkenean ditugun hainbat azoka gastronomikoetan parte hartzeko.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:
– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.

– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.

– Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.

– Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.

– Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.

– Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.


Erreserbatu!

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands


© Goierri Turismo. All rights reserved