Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria (12000 eskaera baino gehiago zozketatzen dira 225 dortsalentzako!) edo Ehunmilak Ultra-Trail, 167 km dituen lasterketa bat eta 2 egunetan bertako eta nazioarteko korrikalariak biltzen dituena. Goierriko bi haundiak 88 kilometro dauzka eta egun batean ospatzen da 500 korrikalariekin, eta marimurumendi maratoia, 2 ultra hauek ospatzen diren asteburuaren barne egiten dena edozein korrikalariri parte hartzeko aukera emanez.
Adituek diote Zegama-Aizkorri berezia dela, munduko mendi maratoi ezagun eta hobenetariko bat. Lokatza eta hotza dira bere funtsa. Kilian Jornet-ek, Rafa Nadal-ek Roland Garros-a bezain besteetan irabazi duen korrikalariak, hamaika garaipen!, hauxe dio: “Zegama Zegama da, nire bihotzean daramadan lasterketa”.
Oso teknikoa eta zailtasun handikoa, gaur egun mundu mailako lasterketagarrantzitsuenetarikoa da disziplina honetan. Honen erakusgarri, urtero bertaratzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirolarien artean sortzen duen ikusmina. 2023ko Gold Trail National Series izan zen eta 225 dortsal zozketatu ziren 15.000 eskaeren artean. Golden Trail World Series zirkuitua osatzen duten 6 frogetako bat da, non munduko korrikalari onenak biltzen diren. Gainera, Espainiako Golden Trail National Series zirkuituko 5 frogetako bat da.
Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egiten da 2002. urtetik, eta Zegaman hasi eta bukatzen da. Herri osoa murgiltzen da beraien ekitaldi garrantzitsuenaren antolakuntzan. Zegama eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko giroa bikaina da asteburu horretan.
Ibilbidea mendi ertainekoa da, eta Euskadiko lau tontor garaienak lotzen ditu (Aratz – Aizkorri – Aketegi), Aitxuri mendia barne (1.551 metro), Euskal Herriko tontorrik altuena!
Zegamatik (296 m.) Otzaurte gainera (652 m.) igotzen da, mendi-bide ederretan zehar barrena. Pagadi, haitz biziko gune malkartsu eta altuerako larreen artean egiten da korrika.
Ultra diziplinan, estatu mailako egutegiko garrantzitsuenen artean dauden bi proba ditu Goierriko eskualdeak. Zaleek Ehunmilak Espainiako Ultra onena bezala saritu dute.