
Segura eta Ordizia
Erdi Aroko hiribilduak
Segura
Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, Gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin. Pena merezi du herria ezagutzea ederki mantentzen duen almendra egitura duen hiribildua bait da eta Donostiatik 37 minutura bakarrik dago. Segura Gaztela eta Frantziaren arteko beharrezko pasagune izan zen urte luzez eta gaur egun garaiko jauregi asko mantentzen dira, hala nola Ardixarra Jauregia (Erdi Aroko Interpretazio zentroko egoitza) Lardizabal Jauregia (Udaletxea), eta Jasokunde Eliza Parrokiala.
Ordizia
Ordizia erdi aroko hiribildu bat da eta Donostiatik 30 minutura bakarrik kokatzen da. Bere azoka oso ezaguna da eta 2012. urtean 500 urte bete zituen. 1512. urtean herriak sute larri bat jasan zuen eta Gaztelako Juana Erreginak, Juana Eroak, herriari astero merkatu bat ospatzeko eskubidea eman zion urteko asteazken guztietan. Plaza Nagusiaren inguruan, merkatua ospatzen den plaza, interes handiko jauregiak dituen hiribildua zabaltzen da. Aipamen berezia merezi dute Udaletxea, Zabala Jauregia, eta Barrena Jauregia… Barrena Jauregiaren aldamenean d’Elikatuz: d´elikatuz – Elikadura eta Gastronomiaren Interpretazio Zentroa eta Goierriko Interpretazio Zentroa bisitatu dezakegu.







