
Parke naturalak
Parke naturalak
Aizkorri-Aratz
Aizkorri-Aratz mendikatean kantabriar-mediterraneo isurialde banalerroko mendirik altuenak daude, halaber edertasun handiko mendikatea osatzen duten beste mendi batzuk, euskal mendizaletasunarentzat erreferentzia puntu izanik. 2006. urtean Parke Naturala izendatua, 16.000 hektarea inguru ditu, hauetatik 13.000 Gipuzkoari dagozkie eta beste 3.000 Arabari.
Bi eremu desberdindu daitezke paisaia eta geologia mailan: kaliza gailur malkartsuak eta belardi handiak Urbiako lautadetan, eta bestalde, arroka ikusten uzten ez duten landaretzaz beteriko mendi bizkar eta muino kateadurak. Mendi muino honetan Euskal Erkidegoko lehen parke eolikoa jarri zen martxan. Zuhaitzak ez dauden eremu zabalek, ganadu eta abel buru kopuru handia egotea bermatzen dute. Udaberri hasieratik udazkenerate, milaka ardik eremu garaietan dauden larre zabalak aprobetxatzen dituzte bertan bizitzeko. Hegazti harrapariak (zapelatza, putrea, arranoa…) eta baso eta mendi hegaztiak hegan egiten duten bitartean, gailurretako uhandrea bezalako anfibioak alturako urmaeletan bizi dira. Ugaztunen artean basakatua eta mehatxatutako lepahoria bereizi behar dira.
Aralar
Bere landaretza basoek (pagoa eta haritza), landare bereziak dauden eremuak (Arbarrain adibidez) eta oso interesgarria den mendi landaretzak (kaliza gailur malkartsuetan) osatzen dute. Aralarreko mendilerroak erliebe zoragarri bat eskaintzen du kaliza mendi, erreka eta iturburuekin. Landaretza aberatsa du eta fauna interesgarria: sai arrea, arrano beltza eta ugatza. Zaldi, behi eta ardiak dira bere larretako biztanleak, ezinezkoa izanik ardi latxa bertako larretatik bueltaka ez ikustea, Idiazabal gaztaren arduradunak. Mendi eremu honetan barneratzea, mitoz eta legendaz beteriko lurretan murgiltzea esan nahi du.
Bere tontor ezagunena Larrunarri da, Txindoki edo Ñañarri bezala ere ezaguna. Mendi hau bere siluetarengatik nabarmentzen da, hainbat lekutatik ikusi daitekeena, eta hain da polita non Gipuzkoako mendi maitatu eta kutunena dela askorentzat. Parke Naturalera sartzeko bi sarrera daude: Abaltzisketa eta Ataun. Parke Naturalaren 10.971 hektareatik laurden bat, pagoz beterik dago. Gehienak Lizarrustiko portua eta Balankaleku artean daude, Gipuzkoako pagadi handiena osatuz, gure natur ondasunaren harribitxi bat. Lizarrustiko portuan (Ataun) Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa aurki dezakegu eta bertan erakusketa iraunkor bat ikus dezakegu; bertan Parkeari eta inguruei buruzko informazioa emango digute.
Ondare arkeologikoa atsegin badituzu, Aralarko aberastasun megalitikoak harritu egingo zaitu, Euskal Herriko monumentu megalitikoen kontzentraziorik handiena hemen baitago, euskal historiaurreek bertako goi-barrutiei eman zieten naturaz gaindiko garrantzia islatuz. Aralarko estazio megalitikoan Gipuzkoako lehen trikuharria aurkitu zen eta Euskal Herriko multzo megalitikoen lehen indusketak ere egin ziren. Trikuharriak, menhirak, monolitoak eta harrespilak aurkituko dituzu.
Mendi ibilbide handi eta txikiak balizatuta daude, eta gainera, oinezkoen loturak daude aisialdirako ekipamenduak dituzten eremuen artean. Lizarrustiko portuan informazio gunea, jatetxea eta aterpetxea aurkituko dituzu.








