Skip to main content
Eskalada
Edurne Pasaban, Goierriko jarraitzaile

Eskalada

Kirol eskalada

Goierrin hainbat leku daude, Ataungo eremuetan kirol eskalada egiteko haitz egokiekin. Badirakirol eskalada egiteko erabat ekipaturik dauden hainbat eskola. Guztira zailtasun mota guztiko 250 bide inguru daude irekita. Eskola eskaladak Jentilbaratza, Aizkorrandi, Haitzartea eta Lizarrustin daude.
Aizkorrandin uztailetik azarora arte bakarrik da posible ibiltzea, bertako paretetan putre eta beste txori motak habiak egiten baitituzte. Eskaladako gida zerbitzua kontratatu daiteke bai kirol eskaladan hastapeneko zerbitzurako bai kirol eskaladan edo mendian aktibitateak egiteko.Kontaktua.   Ataun-en bertako Domoa ikusi dezakezu: honen sorrera, dentsitate txikiagoa duen harri batek dentsitate handiagoko beste arroka geruza batzuk puskatzen dituenean gertatzen da, domo edo kupula itxura duen estruktura bat sortuz.  Ataungo Domoak Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrandi, Arastortz, Agautz, Leizadi, Asundi, Loibideko Mailoak eta Ikarandieta,  Aitzarte bezala ezagutzen dena, mendiez osaturik dago. Bere osotasunean ikusi nahi baduzu Arantzazumendi mendia izan daiteke lekurik onena, Ataun eta Idiazabal herrien arteko mugan kokatzen dena. Bertako flora eta fauna babesteko, eskalada debekaturik dago urteko zenbait hilabete eta lekuetan. Ezin da eskalatu Sastarri, Aizkoate, Intzartzu, Artzateaitza ezta Ataungo Domoan, Aitzarteko eskalada eskolan ezik. 

Ataun-en bertako Domoa ikusi dezakezu: honen sorrera, dentsitate txikiagoa duen harri batek dentsitate handiagoko beste arroka geruza batzuk puskatzen dituenean gertatzen da, domo edo kupula itxura duen estruktura bat sortuz.  Ataungo Domoak Jentilbaratza, Aizkoate, Aizkorrandi, Arastortz, Agautz, Leizadi, Asundi, Loibideko Mailoak eta Ikarandieta,  Aitzarte bezala ezagutzen dena, mendiez osaturik dago.
Bere osotasunean ikusi nahi baduzu Arantzazumendi mendia izan daiteke lekurik onena, Ataun eta Idiazabal herrien arteko mugan kokatzen dena.
Bertako flora eta fauna babesteko, eskalada debekaturik dago urteko zenbait hilabete eta lekuetan. Ezin da eskalatu Sastarri, Aizkoate, Intzartzu, Artzateaitza ezta Ataungo Domoan, Aitzarteko eskalada eskolan ezik.


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/