Jentilbaratza
Ataungo herrian aurkitzen da pareta hau. Kokaleku ezin hobean dagoenez, bere gailurrean aintzinako dorre baten aztarnak daude. Diotenez bertatik kontrolatzen zuten soldaduek Naparren etorrerak. Kondairak, bertan Jentilen gorputzak lurperatzen zituztela dio. Jentilbaratzako eskalada historia modernoa, 80. hamarkadan kokatu dezakegu. Goierriko gazte kuadrilla bat hasten da harkaitzetik igotzen eta bideak betik ekipatzen. Kirol eskaladaren ikuspegiaz goitik ekipatzen asten dira. 90. hamarkadan, goierriko beste koadrila bat eta orduan sortzen dira gaur egungo biderik esanguratsuenak. Gaur egun gradu baxuko eskalada eskola bat aurkitu dezakegu.