Skip to main content
Kulturaz beteriko harana

Kultura

Gure folklorearen aberastasuna

Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta historiaz blai egingo zara.

+ 50
sorgin, erraldoi eta hainbat izaki mitologiko
9
museo eta Interpretazio Zentro
2
erdi aroko hiribildu
1
euskal kulturaren aitabitxia
SEGURA ETA ORDIZIA
Erdi Aroko hiribilduak

Erdi Aroko herri bat -jauregiak eta guzti- Gaztelako Alfonso X.ak eraikiak San Adriango errege bidea babesteko. Segura oso ederra da! Eta Ordizian 500 urtetik gora daramatzate bertako produktuen azoka ezaguna ospatzen. 1512. urtean, Juana Eroak herriak jasandako sutea konpentsatu nahi izan zuen eta astero azoka bat egiteko eskubidea (zergarik gabe) eman zuen, eta horrela izan da gaurdaino!

BIDAIARI ETA ERROMESEN KEZKA
San Adriango tunela
Arazorik gabe igo zaitezke San Adriango tunelera baina garai batean ez zen horrela. Naturak gizakia garaitzen zuen leku mitiko bat zen. San Adriango tunela Europa eta Gaztelako Erreinuaren arteko komunikabiderik garrantzitsuena zen; Erdi Aroan, 100 soldaduz babestutako gaztelu bat eraiki zen barruan. San Adrian, errege bide eta barnealdeko Donejakue bidea egiten zuten erromesen bide nagusia izan zen.
GOIERRI, ERRALDOIEN LURRALDEA
Euskal mitologia
Torto, kopetan begi bakar bat duen erraldoia, bere ardiak zaintzen dituen artzaina da baina aldi berean pertsonak gorroto ditu. Goierriko natura konnotazio magiko eta gizaki mitologikoez osaturik dago. Mari jainkosa, Atarrabi eta Mikelats bere semeak, oilo eta hartza irudia dituzten sorginak, urrez beteriko idi azalak. Euskal Mitologiaren Museoa- Barandiaran Museoa Ataunen dago, Larruntza errotan eta ikusi beharreko leku bat da!
BARANDIARAN ETA ZUMALACÁRREGUI
Historia duten euskaldunak
Ba al zenekien Tomas Zumalakarregi general Karlistak, euskaldunen ikur den txapela boladan jarri zuela? Horrenbestekoa izan zen sortu zuen joera, bigarren guda Karlistan zehar 75.000 mila ale saldu zirela. 100 urtetik gora bizi izan zen Joxe Miguel Barandiaran apaiza eta antropologo handia -euskal mitologiari buruz dena zekien- eta honek ez zuen inoiz bere txapela burutik kentzen. Biak ere Goierrin jaio ziren. Zumalakarregi museoa eta Larruntza errota bisitatzea gomendatzen dizugu, euskal mitologiaren eta Barandiaran museoaren egoitza. Joxe Miguel Barandiaranek euskal folklorea eta mitologiari buruz ikertu zuen bere bizitza guztian zehar eta gauza asko ikasiko dituzu konturatu gabe.
BURDINAREN MENDIA
Zerain
Burdin eta ikatzaren ustiapenak indar handiz moldekatu du Zeraingo paisaia. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan burdina nola lortzen zen ikasiko duzu eta galeria batean sartuko zara. Beste zenbait gauza bitxi dituzu Zerainen: XVIII. mendeko kartzela batean sartu edo uraren indarraz martxan jarten den zerrategi bat ikusi. Astebururo eta jai egunetan bisita gidatuak dituzu eguerdiko 12etan Zeraingo turismo bulegotik abiatuta.
PAISAIA KULTURALA
Zerain
Sar zaitez XVIII. mendeko kartzela batean edo zerrategi hidrauliko bat martxan ikus ezazu. Aste bukaera eta jaiegun guztietan bisita gidatuak egiten dira eguerdiko 12tan Zeraingo turismo bulegotik abiatuta.
MONUMENTU MULTZOA
Igartza

Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia. Burdinola, egurrezko presa bat, errota eta zubi batek osatzen dute monumentu multzo hau. Denboraren poderioz, bertako burdinolako langileak Hierros San Martin burdinola ireki zuten handik kilometro bakar batera, ostera CAF enpresa izaten bihurtu dena, AVE eta mundu osoko metro eta tranbiak eraikitzen dituen fabrika.

GOIERRIKO MEATZE GUNEA
Mutiloa, Ormaiztegi, Zerain
Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.
INFORMAZIO TURISTIKOA
Museoak eta turismo bulegoak

Donejakue Bideak eta Errege Bideak alderik alde zeharkatzen dute bere geografia, interesgunez josia, pertsonaia historikoei eskainitako museoek, Interes Kulturaleko Ondasuntzat aitortutako monumentuek, edo Ordizia eta Segura bezalako erdi aroko herriak erakusten duten bezala. Gastronomiak eta bere interpretazio zentroek garrantzi handia dute Goierrin eta zer esan Parke Naturaletako sarrerei buruz. Ezagutu kultura, gastronomia eta natura ardatz duten museo eta interpretazio-zentroak.


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/