HARTU ARNASA
Natura
Historia eta kultura kolore berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko duzu bere baserri, artzain eta ardiekin, giro berezi batean murgilduko zaituen lasaitasunaz inguraturik.
ezagutu
goierri
Goierriko natur guneak berehala azaltzen dira haranean kokatzen diren herri guneetatik pixka bat aldentzen garenean: Aralar, Aizkorri-Aratz, Murumendi....
AKTIBATU
EUSKADIKO MENDI GARAIENA
ONDARE KULTURALA
70 metro luze dituen tunelak harrizko mendi bat zeharkatzen du, paraje izugarri batean kokaturik. San Adrian, erregeak, merkatariak eta Santiago bideko erromesak pasa diren historia handiko gune bat da. Mendeetan zehar Europatik Gaztelara sartzeko hainbat bidaiarien atea izan zen. Hain da garrantzitsua, garai batean naturaz gaineko zerbait iruditzen zitzaiela, batzuetan beldurgarria! Goierriko panoramika zabal bat ikusi nahi baduzu, familia guztiarekin egiteko txango hau gomendatzen dizugu. Iparraldeko Santiago bidea, San Adriango tunelarekin batera, UNESCO-ren gizateriaren ondare izendatua izan zen 2015. urtean.
Esperientzia gastronomiko, kultural eta paisajistikoa
GOIERRIKO PAISAIAREN IKURRAK
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
Badakizu zer den bide berde bat? Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak
Euskadiko lur garaiak ezagutzeko 6 ibilbide proposatzen dizkizugu.
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri...
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak...