Goierri

Xarma eta tradizioa duten herriak
Goierri eskualdea Gipuzkoako probintziaren hego-ekialdean dago kokaturik eta Araba eta Nafarroarekin muga egiten du. A-1 errepidea zeharkatzen duzun bitartean edertasuna eta tradizioa mantendu duten landa eremuak ikusteko aukera izango duzu, nahiz eta eskualdea eraberritzen joan den.
Donostiatik
Vitoria-Gasteizetik
Bilbotik
Iruñatik
18 bitxi
Donostia ezagutzeko plana egiten ari bazara, Goierri ihesaldi natural eta gastronomiko baterako parada ezin hobea da, Donostiatik 30 minutura kokaturik baitago. Gure haranean ez duzu bakarrik natura eta gastronomiaz gozatuko, historiaz eta euskal kulturaz ere jabetuko zara. Gune garaietan historiaurreko gizakien arrastoak aurkitu dira: Aralar nahiz Aizkorriko mendietan, milaka urte dituzten tumulu eta iruinarriak aurki ditzakegu.
Bizitza mota ezberdin bat zain duzu euskal landa eremuan: aire garbia, produktu naturalak, milaka paisaia eta askatasun egunak. Zure erara goza ezazu Euskadiko barnekaldea Goierriko 18 herriek ematen dizuten aukera guztien artean.
Bideak ezagutu, baserriak ikusi, bere mendi eta parke naturalekin liluratu eta bertako jendea ezagutu. Oso garrantzitsua: sukaldaritza eta historiarekin gozatu. Gure eskualdean kezkak eta estresa ahaztuko dituzu.












