Skip to main content
Sagardoa
Gastronomia

Sagardoa

Sagardoa

Bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta parrillan erreta eta Idiazabal gazta intxaur eta menbriloarekin…eta nola ez, gure kupeletako sagardoa. Beste jankideekin partekatzen diren eserleku luze batzuetan jan ohi da eta honek giro atsegina izatea laguntzen du. Sagardoa oso freskagarria da, naturala eta alkohol gutxikoa. Euskal sagardotegietan 7€ inguruko sarrera bat ordaindu behar duzu eta nahi duzuna edan dezakezu.
Goierrin 4 sagardotegi ditugu. Sagardotegi garaia urtarriletik apirila* bitartera doa baina Goierrin, sagardotegi gehienak urte guztian ere irekita daude. – Begiristain* sagardotegia, Legorretan: 125.000 litro sagardo inguru ekoizten ditu. Bere sagarrondo eta inguruko baserrietako sagarrez baliatzen da. – Oiharte sagardotegia, Zerainen: nekazalturismoa da baita ere. Eguren familiak urteak daramatza sagardoa ekoizten. Bisita gidatuak eta katak eskaintzen dituzte baita ere. – Tximista sagardotegia, Ordizian: 14 barrika ditu eta 4.000 botila inguru ekoizten dituzte. – Urbitarte sagardotegia, Ataunen: Demetrio Terradillosek arraia eta haragia primeran prestatzen ditu parrillan. Ataunen Aralarreko Parke Naturalean ibilaldi bat, Barandiaran museoan bisita bat eta sagardotegia batu ditzakezu.  

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/