
Idiazabal gazta
Idiazabal gazta
Benetakoak direla aitortzeko zenbait elementu ditu bere jatorri deitura bermatzeko: – Lerro gorri bat duen etiketa, Idiazabal izena eta logotipoarekin. – Seriedun kontra-etiketa, banaka zenbakituta eta kodifikatua egiaztatzen duen gaztaren tamaina eta formatuaren arabera. – Forma emateko edo prentsatzeko unean azalean jartzen den kaseina plaka seriatuta eta zenbakiduna.
Gaztandegietara egiten diren bisitak Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak antolatzen ditu, umeekin joateko leku bitxia gaztaren antzinako historia ezagutzearekin batera.
Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:
– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.
– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.
– Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.
– Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.
– Baztarrika gaztandegia. Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.
– Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.
Idiazabal gaztaren Champions-a!
Iraileko lehen asteazkenean (Irailaren 9tik gertuenen egokitzen den asteazkenean) Estatu mailan ospatzen den lehiaketarik garrantzitsuenetako bat ospatzen da Ordizian, artzainek ekoiztutako ardi latxaren gazta txapelketa hain zuzen ere. 1904. urteaz geroztik, Idiazabal gaztaren Champions-a bezala har daiteke. Euskal sukaldari handienek ez dute inoiz huts egiten, eta gainera euskal folklorearen erakusle handia da. 50 eta 60 artzain inguruk parte hartzen dute nahiz eta urte batean (90. hamarkadan) 109 artzainek parte hartu zuten. Gazta irabazlearen enkantea gauza berezia da. Juan Mari Arzak izan zen hain zuzen ere 1980. urtean ospatutako lehen enkantean gazta irabazlea erosi zuena garaiko 12.000 pzta ordainduta (72€).
Diru kopuruak igotzen joan dira eta gazta Sotheby´s margolan bat bezala (ia ia) estimatzera iritsi da: 2014. urtean 13.050€ ordaindu ziren irabazlearen gazta erdi batengatik (550gr. inguru, Goierriko Ondarre gaztandegikoa)
Gazta berriaren aurkezpena
Duela 20 urtetik hona, Ordiziak sasoiko gazta berriaren aurkezpena ospatzen du apirilean (Pazko asteko asteazkenean). Sona handiko gastronomo edo sukaldari batek gaztaren mozketa egiten du eta artzainei ere omenaldi bat egiten zaie. Artaldeak herritik igarotzen dira denboraldiaren hasera irudikatuz eta artaldeak alturako larreetara eramaten dira.



