Skip to main content
Naturala eta harrigarria

Gastronomia

Otordu bakoitza esperientzia bat da

Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA.

+ 500 urte
Ordiziako azoka
+ 40
sasoiko barazki mota
15
azoka gastronomiko
5
sagardotegi
JATETXEAK, SAGARDOTEGIAK, ERRETEGIAK
Non jan

Ohiko Euskal sukaldaritza garatu ahal izateko, produktu onenak izatea ezinbestekoa da. Goierrin kalitate handiko eskaintza gastronomiko zabala dugu; ohiko Euskal sukaldaritza hau, gure baratza eta gure larreetako lehengaiei esker abiatzen da, gure aitona-amonen oinordetzaren islada, gauzak ongi egitearen ispilu; pintxoak, txuletak eta arraia parrillan erreta eta baratzetik mahaira doazen produktuak, ahosabai zorrotzenen gozamenerako.

SARI IRABAZLEA!
Idiazabal gazta
“Euskal Herria bezain zaharra, antzinakoa bere bizimodua bezala, bere gizon-emakumeak bezain eskuzabala”. Gazta onen elaborazioa duela 30 urtetik Jatorrizko Izendapena duen antzinako ohitura da. Gure eskualdeko Idiazabal herritik hartu zuen izena, garai batean latxa ardien gaztarekin erlazio handiena zuen herria izateagatik. Idiazabal gaztaren lurraldean zaude eta sagardo edo txakolinarekin hartzea gomendatzen dizugu…eta azala ere jan dezakezu dena bait da naturala eta artisaua! Hamahiru mila eurotik gora ordaindu dira gazta erdiagatik enkante batean! Horregatik dira euskal sukaldari handiak Idiazabal gaztaren jarraitzaile sutsuak.
GASTRONOMIA
Sagardoa

Txotx! oihuaren ondoren kupeletik sagardo trago bat hartzera batzen zara. Sagardozalearekin hitz batzuk egin itzazu sagardo mota ezberdinak eta sagardotegi menu zaporetsu bat dastatzen duzun bitartean. Solasaldia animatzen doa pixkanaka eta konturatu gabe hitzak baina zerbait gehiago partekatzen duzu: benetako euskal ohitura bat ezagutzera eramango zaitu.

1512. URTETIK ASTEAZKENERO
Ordiziako Azoka
Ordiziako azoka nekazaritza produktuen erreferentea da Euskadin. Asteazkenero, -duela 500 urte baina gehiagotik!- baserritar eta 0 km produktu erosleen topaleku bilakatzen da. Agapito Garmendiaren familia bezala (Lazkaoko “Biona” baserria, Ordiziako azokan dagoen 5. belaunaldia), “Montes” baserriko Izagirretarrak, Arizmenditarrak…asteazken bakar batetan ere ez dute huts egiten azokako beraien postuetan. Euskal gastronomia lurraldeko produktuen bezero leiala da. Zorroztu bista eta usaimena!
ELIKADURA ETA GASTRONOMIAREN INTERPRETAZIO ZENTROA
D’elikatuz
d´Elikatuz zentroak janari, elikadura eta gastronomiaren inguruko ikerkuntza bultzatzen du. Goierriko gastronomiari buruz informatzen du eta Euskal Herriko kalitateko produktu eta osasun sentsibilizazioari buruzko kanpainak egiten ditu.
IDIAZABALGO TURISMO BULEGOA
Gaztaren interpretazio eta dastatze zentroa
Gaztaren museoaren barruan informazio turistikorako puntu bat dago eta Idiazabalgo herriaren eta Goierriko eskualdearen informazioa jaso dezakezu. Bisita gidatu batean parte har dezakezu, artzainaren txabola ikusi eta J. Aranburu eta Gaztañaditxulo gaztandegiak bisitatu, Idiazabal gaztaren elaborazio prozesua ikusteko.
GOIERRIKO GASTRONOMIA KLUBA
Goierri Gastronomika
Gure eskualdeko produktu eta zerbitzuak ezagutu eta goza ditzazun, 35 kidetik gora dituen sarea da.
ODOLKIA ETA MONDEJUA
Beste produktuak
Idiazabal lurraldean gaude baina….adi, Goierrin beste kutixi batzuk dauzkagu eta, hala nola Beasaingo odolkia, oso zaporetsua bere porru eta pikante puntuarekin, eta mondejua, Goierrin bakarrik jan daitekeen produktua. Segurako tarta eta Zegamako intxaur pastak, Goierriko gozogintzan bakarrik aurkitu daitezke.

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/