Burdinaren mendia
Zerain
Zerain
Burdinaren ustiapena garrantzi handiko aktibitatea izan da Euskal Herriko historian, eta konkretuki Zeraingo paisaia indar handiz markatu du burdin eta ikatzaren ustiapenak. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan, burdinaren mendia bezala ezaguna, burdina nola lortzen den ikusiko duzu eta galeria batean sartzeko aukera izango duzu. Meategi hauek Multzo Monumentala izendatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak. Zerainek ere baditu beste gauza bitxi batzuk: XVIII. mendeko kartzela batean sartzea edo uraren indarrarekin martxan jartzen den zerrategi bat ikustea. Astebururo eta jai egunetan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik.
Honakoa da bisita gidatuak egiteko ordutegia:
Aizpeako Meategiak | Euskaraz | 10:45 |
Larraondoko Zerrategia | Elebiduna | 12:00 |
Aizpeako Meategiak | Gazteleraz | 12:45 |
*Erreserba gutxienez 48 orduko aurrerapenarekin egin beharko da eta gutxieneko talderik (6pertsona) sortzen ez bada bertan behera geratuko da.
TELEFONOA: (+34) 943 80 15 05 / 649 946 277
EMAILA: turismobulegoa@zerain.eus Aizpittako Interpretazio Zentroa leku honi buruzko informazioa jaso eta bertako garrantzia azaleratzeko sortua izan da, burdinaren industrializazio prozesua era moderno batean bisitariari erakutsiz.
Beste ekipamenduetako ordutegiak ikusteko, begiratu Paisaia Kulturaleko orrialdea. Esteka.

Zeraingo gaur egungo egoera ezagutzeko beharrezkoa da antzinako meatzaritza ezagutzea. XI. mendetik hona Aizpeko meategiak osatzen duten 150 hektareatan burdina atera da. Ustiaketa honen ondorioz, paisaia berezi bat garatu da Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dagoen inguru honetan. Paisaia honek mendi guztia hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu du. Euskal meatzaritza ulertzeko garrantzi handiko meatze multzoa da honako hau eta hainbat elementu aurkituko ditugu bertan: harrobiak, galeriak, inklinatutako planoak, trenbideak, kableak…kiskaltze labe erraldoiak eta lanbide honi lotutako hainbat aztarna: polborinak, konponketarako lantokiak, tabernak, bulegoak, zisterna artifizialak…
Aizpittako Interpretazio Zentroan hasiko da bisita: bertan azalduko dizute burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta ingurune hau Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu izanaren arrazoia. XI. mendetik hona gure mendietako burdinaren ustiapenaren industriak paisaian, gizartean eta ekonomian izan duen eragina ezagutuko duzu.

Interesguneak