5 sarrera, 42 ibilbide
EH Trail Guneak
EH Trail Guneak
Euskaldunok mendiarekiko zaletasun haundia dugu eta mendi lasterketen munduan erreferente diren hainbat ekitaldi ditugu beran, hala nola Euskalraid Baigorri-n, Gorbeia Suzien Zeanuri-n, Zegama-Aizkorri maratoia Goierri-n, T3T y T2T Tolosaldea-n eta Triku Trail Sakana-n. Mendiarekiko dugun grina eta kirol hau gorantz hartzen ari den joerak, Euskal Herri osoko 5 ingurune naturalek marka berri bat sortzera eraman gaituzte kirol honen praktika ludikoa bateratzeko eta, horrela, hainbat lekuren ezagutza errazteko: EH TRAIL GUNEAK.
EH Trail Guneak, mendian korrika egiteko egokitutako gunea da. Maila ezberdinetako ibilbideak eskaintzen ditu, homologatuak eta seinale bereziekin, baita urte osoan egin daitezkeen mendi lasterketa ezberdinetako ibilbideak ere.
Ibilbideak kirol honetan hasiberriei direnentzat nahiz entrenatzeko eta entrenamendu jardunaldiak antolatzeko leku baten bila dabiltza adituei zuzenduta daude.
EH Trail Guneak zailtasun eta luzera ezberdineko 42 ibilbidek osatzen dute eta Parke Natural eta interes naturaleko leku ezberdinak zeharkatzen dituzte.
Harrera lekuetan ibilbide guztiei buruzko informazioa eskaintzen da eta dutxa eta aldagela zerbitzua eskaintzen da.

5 sarrera: Baigorri, Goierri, Gorbeia, Sakana eta Tolosaldea.
- Abaltzisketa-tik: Aralar-eko Parke Naturaletik sarrera.
- Baigorri-tik: Aldude-ko haranetik sarrera.
- Uharte-Arakil-dik: Aralar-eko KBE eta Urbasa eta Andia-ko Parke Naturaletik.
- Zeanuri-tik: Gorbeia-ko Parke Naturaletik sarrera.
- Zegama-tik: Aizkorri-Aratz Parke Naturaletik sarrera, Gipuzkoa eta Araba arteko benetako mendi-harresia, euskal mendizaletasunaren erreferentzia.
Abaltzisketa eta Zegama-ko sarrerak, 35km luze dituen ibilbide batez lotuta daude.
Gune bakoitzean ezagunak diren mendi lasterketa ezberdinen ibilbideak markatuta aurki ditzakezu entrenatu ahal izateko.
Sarrera bakoitzean dutxak eta aldagelak daude.
Ibilbideetan kokaturik dauden seinaleak, bide onetik goazela gogorazteko dira bakarrik; derrigorrezkoa da GPS-a erabiltzea. Eguraldi txarrak bertako korrikalariei ere asko zailtzen die bertan ibiltzea.

Ibilbide, lotura eta dutxei buruzko informazio guztia abiapuntu edo harrera-leku ezberdinetan kontsulta daiteke.
Informazio gehiago: webgunea.