Skip to main content
Beste produktuak
Odolkia eta mondejua

Beste produktuak

Beste produktuak

Beasaingo odolkia tipula, porru, txerri odola, gantza eta espeziaz eginiko artisau errezeta bat da. Oso apreziatua den produktua da eta horen erakusgarri bere homenean duten kofradia eta urtero egiten den txapelketa. Produktu hau dastatu nahi baduzu Olano harategira joatea gomendatzen dizugu adibidez, 50 urte daramatza odolkiak egiten eta 8 aldiz irabazi dute kofradiak antolatutako txapelketa.
Goierriko beste hainbat harategietan egiten dituzte odolkiak eta denak dira oso onak, beti ere bakoitzak bere ñabardura eta sekretuekin. Mondejua ardi latxarekin egiten den artisau hestebetea da eta Goierrin bakarrik ekoizten da. Mondejuaren hiriburua Zaldibia da eta bertan, 20 urtetik gora daramatzate Mondeju txapelketa ospatzen urrian egiten den Ardiki egunean. Ataunen mondeju beltza dasta daiteke. Eta zer da zehatz-mehatz mondejua? Zer zapore dauka? Odolkiaren antzekoa da baina kolore txurizka duena. Inguruko baserrietan egiten da aspalditik, ardiaren hesteak, porru, piper, arraultza, ardi gurin, pipermin eta espeziaz betez. Mondejua dastatzeko sasoi onena, urria eta otsaila bitartean izan ohi da. 
Txakolia ohiko euskal ardo txuria da, frutaduna eta txinparta pixkarekin. Bertako mahatsarekin egiten da, Hondarrabizuria hain zuzen ere. Goierrin Bengoetxe upategi ekologikoa dugu (pestizida eta ongarri gabekoa). Txakolia dastatzeko era on bat, fresko-fresko hartzea da Idiazabal gaztarekin batera. Igartzako Monumentu Multzoan kata bat egitea gomendatzen dizugu, Dolarea Hotelean, XVII. mendeko baserri batean. Goierriko gastronomia gozogintzari oso lotuta egon izan da beti eta bertako gozogileak garai bateko errezetak berreskuratzen saiatu dira. Zure bisitan Zegamako intxaur pastak, Segurako tarta edo Beasaingo Martintxoak dastatu ahalko dituzu, Beasaingo patroiaren omenez eginiko gozoa, San Martin de Loinaz. Produktu guzti hauek gure kalitatezko jatetxeetan dastatzeaz gain, gure museo gastronomikoak bisita ditzakezu, asteazkenero Ordizian egiten den azoka, sagardotegiak eta gure ekoizleen ustiategiak. 
Haragia zuzenean ekoizleari erosteko aukera duzu, katak egin eta zure familiarekin nekazalturismo batean goierritarren bizimodua ezagutu. Gastronomia kluba: Goierri Gastronomika 100 kidetik gora osatzen dute jatetxe, sagardotegi, erretegi, gozotegi, pintxo taberna, era askotako alojamenduak, museo gastronomikoak, bisita daitezkeen ekoizleak, katering zerbitzuko enpresak, delicatessen dendak, zerbitzu turistikorako enpresak eta errezeptiboak tartean direlarik.

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/