Skip to main content
Hartu arnasa

Natura

segura-1

Historia eta kultura kolore berdez inguraturik

Landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat, Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko duzu bere baserri, artzain eta ardiekin, giro berezi batean murgilduko zaituen lasaitasunaz inguraturik.

18
xarma duten herriak
+356 km²
baino gehiago ezagutzeko
+50
sendatik gora egiteko
1551 m
Euskadiko mendi garaiena

Miatu Goierri

Goierriko natur guneak berehala azaltzen dira haranean kokatzen diren herri guneetatik pixka bat aldentzen garenean: Aralar, Aizkorri-Aratz, Murumendi….
AIZKORRI-ARATZ & ARALAR
Parke Naturalak
Aizkorri-Aratz mendikatean kantabriar-mediterraneo isurialde banalerroko mendirik altuenak daude, halaber edertasun handiko mendikatea osatzen duten beste mendi batzuk, euskal mendizaletasunarentzat erreferentzia puntu izanik. 2006. urtean Parke Naturala izendatua, 16.000 hektarea inguru ditu, hauetatik 13.000 Gipuzkoari dagozkie eta beste 3.000 Arabari.

Kareharri, ibai eta iturburu handiak dituen erliebe liluragarria eskaintzen du Aralarrek. Landaredi aberatsa eta fauna interesgarria ditu: sai arrea, arrano beltza eta ugatza besteak beste. Zaldiak, behiak eta ardiak belardietan bizi dira, eta latxak ardiak -Idiazabal gazta bikainaren arduradunak- nagusi dira mendigunean bazkatzen.
BIDEA OINEZ EGITEN DA!
Senderismoa
Seinalizatutako ibilbideak, bide berdea, ikuspegi panoramiko ederrak, aintzinako kobak…Hasiberri nahiz adituentzako ibilbide ugari. Kontsultatu aukera guztiak webgunean eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleen Interpretazio Zentroetan.
IHESALDIAK
Haurrekin egiteko planak
Gorde mugikorrak! Orientazio jolas eta ibilbide ezberdinekin lagunduko zaitugu zure umeak ibili, korri, salto egin….eta tirolina batetik salto egin dezaten, sekula ezagutu duzuen pagadi handienetariko batean edo zaldian ibili daitezen. Eta 7 urte baina gehiago badituzte, arroilen jaitsiera egin ahalko dute Aralarreko Parke Naturalean.

Goierrin umeek ez dute atsedenik!
EUSKADIKO MENDIRIK ALTUENA
Aizkorri
Euskadiko mendikaterik garaiena Goierrin kokatzen da, Aizkorri Parke Naturalean. Gomendatutako ibilbidea zailtasun handikoa da bere desnibela eta luzera kontuan izanik, baina ezagutzeak pena merezi du bideko interes puntuak direla eta: San Adriango koba eta galtzada, Urbiako larreak, Zorrotzarriko menhirra…
ONDARE KULTURALA
San Adriango tunela
70 metro luze dituen tunelak harrizko mendi bat zeharkatzen du, paraje izugarri batean kokaturik. San Adrian, erregeak, merkatariak eta Santiago bideko erromesak pasa diren historia handiko gune bat da. Mendeetan zehar Europatik Gaztelara sartzeko hainbat bidaiarien atea izan zen. Hain da garrantzitsua, garai batean naturaz gaineko zerbait iruditzen zitzaiela, batzuetan beldurgarria! Goierriko panoramika zabal bat ikusi nahi baduzu, familia guztiarekin egiteko txango hau gomendatzen dizugu. Iparraldeko Santiago bidea, San Adriango tunelarekin batera, UNESCO-ren gizateriaren ondare izendatua izan zen 2015. urtean.
ESPERIENTZIA GASTRONOMIKO, KULTURAL ETA PAISAJISTIKOA
GR-283
Idiazabal Gaztaren Ibilbidea edo GR-283a, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak sustatutako eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatutako ibilbidea da. Mendiko ibilbide zirkularra da eta 6 etapaz eta 95,7 km luzera ditu. Goierri, Urola garaia eta Debagoiena eskualdeak gurutzatzen ditu. Zailtasun ertaina du eta ez da behar ez goi mendiko ez eskaladako ekipamendurik. Idiazabal Gazta egiteko ziklo guztia ezagutuko duzu: Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletako ardien larreetatik gaztaren erdigune diren Ordizia eta bere azoka, eta izena ematen dion Idiazabal herria bisitatuz.
GOIERRIKO PAISAIAREN IKURRAK
Latxa ardia
Latxa ardia gure enbaxadore handia da. Milaka latxa ardi bizi dira Goierriko larreetan. Bere esnearekin, artzainek Idiazabal gazta artisau erara egiten dute. 13.000€-tik gora ordaindu dira gazta erdi batengatik enkante batean! Artzainaren ofizioak bizirik dirau Goierriko baserri askotan…ezagutu nahi baduzu, joan zaitez artzain bat ezagutzera eta berarekin ordu batzuk pasatzera, bere ardiak jetzi, gazta nola egiten den ikusi eta bere txabolak mendian ezagutu.

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/