Skip to main content
San Adriango begiratokia SL Gi-3003
Senderismoa

San Adriango begiratokia SL Gi-3003

San Adriango begiratokia SL Gi-3003


Distantzia
3,94 km
Iraupena
1 h 30 min
Desnibela
+258/-258 m
Zailtasuna
Ertaina
Powered by Wikiloc
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz gozatzeko ingurune ezin hobea osatzen dute. San Adriango ibilbidea egitea proposatzen dizugu. Ibilbide honek Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko altxor preziatuenetako batera zuzenduko zaitu, San Adriango kobara. Erdi Aroan, Europa eta Gaztela lotzen zituen errege-bide nagusiko pasabidea zen eta ospetsu askoren izkribuetan aipamen berezia jaso zuen pasabidea da honakoa. Iparraldeko Donejakue bidea eta berarekin, San Adriango edo Leizarrate tunela, Gizateriaren Ondare bilakatu ditu UNESCOk.
  • Zegamako herri sarreratik abiatuko zarete, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko Interpretazio zentroa bisitatu eta ibilbideko informazio eta mapak hartuz. Ondoren Parketik bertatik, Aldaola-Ubier parkinean utziko duzue ibilgailua.
  • Bideari ekiteaz bat, ur-kanala zeharkatuko duzu eta mendian gora jarraituz Mikelete-etxera iritsiko zara. Pare parean izango dituzu San Adriango haitzulo famatua eta Aratz zein Aizkorriko harkaiztiak.
  • Honi jarraituz, kobaren atarira iritsiko zara eta bertan, aspaldiko garai haietan koban egon ziren eraikuntzen aztarnak topatuko dituzu. Koba zeharkatu, harlauza handiz atondutako errege-bidetik atera eta marka zuri-berdei jarraituz, pagadian murgilduko zara.
  • Jarrai iezaiozu bidexkari, San Adriango balkoira bideratuko zaitu eta goza ezazu bertako ikuspegi bikainaz!
 

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу!