Skip to main content
Zegama-Aizkorri Maratoia & Marimurumendi
Zegama-Aizkorri maratoia & Marimurumendi

Mendi lasterketak

Mendi lasterketak


Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, Golden Trail World Series zirkuitorako puntuagarria (12000 eskaera baino gehiago zozketatzen dira 225 dortsalentzako!). Kirol-eskaintza azpimarragarri horren barruan, Marimurumendi Maratoia ere nabarmentzen da, korrikalariei eskualdeko ibilbide exijentziez gozatzeko aukera bikaina eskaintzen dien mendi-maratoia. Gainera, eremu osoak mendi-lasterketa zein bide sorta zabala du, urtez urte tokiko nahiz nazioarteko kirolariak erakartzen dituena.

Zegama-Aizkorri

Adituek diote Zegama-Aizkorri berezia dela, munduko mendi maratoi ezagun eta hobenetariko bat. Lokatza eta hotza dira bere funtsa. Kilian Jornet-ek, Rafa Nadal-ek Roland Garros-a bezain besteetan irabazi duen korrikalariak, hamaika garaipen!, hauxe dio: “Zegama Zegama da, nire bihotzean daramadan lasterketa”.

Oso teknikoa eta zailtasun handikoa, gaur egun mundu mailako lasterketagarrantzitsuenetarikoa da disziplina honetan. Honen erakusgarri, urtero bertaratzen diren mundu mailako korrikalariak eta kirolarien artean sortzen duen ikusmina. 2023ko Gold Trail National Series izan zen eta 225 dortsal zozketatu ziren 15.000 eskaeren artean. Golden Trail World Series zirkuitua osatzen duten 6 frogetako bat da, non munduko korrikalari onenak biltzen diren. Gainera, Espainiako Golden Trail National Series zirkuituko 5 frogetako bat da.

Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egiten da 2002. urtetik, eta Zegaman hasi eta bukatzen da. Herri osoa murgiltzen da beraien ekitaldi garrantzitsuenaren antolakuntzan. Zegama eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko giroa bikaina da asteburu horretan.

Ibilbidea mendi ertainekoa da, eta Euskadiko lau tontor garaienak lotzen ditu (Aratz – Aizkorri – Aketegi), Aitxuri mendia barne (1.551 metro), Euskal Herriko tontorrik altuena!

Zegamatik (296 m.) Otzaurte gainera (652 m.) igotzen da, mendi-bide ederretan zehar barrena. Pagadi, haitz biziko gune malkartsu eta altuerako larreen artean egiten da korrika.

Marimurumendi Maratoia

Marimurumendi Maratoiak ehunmilak triologiaren frogetako bat izan da. 42,195 kilometroko eta 2.300 m-ko desnibel positiboa dituen mendi maratoia ospatzen da orain. Beasain inguruko Mari jainkosa bizi den mendi eta bidezidorrak zeharkatzen ditu, Goierriko mitologiari bizia ematen dion pertsonaietako bat. Mitologia, kirola eta natura biltzen dira mmm-n!

© Goierri Turismo. All rights reserved