Kirola

Lehiaketa-espiritua
Mendien paradisuak Edurne Pasaban du enbaxadore bezala. Zer izango ote dute ba Euskadiko lur garai hauek? Mendikate mitiko baten sekretuak eta Euskadiko tontor altuena ezagutu itzazu. Ezagutu gure Basque Highlands-ak, munduko mendi korrikalari handienen gozamena diren mendiak. Kilian Jornet, mendi korrikalari ezagunak “kirola paisaiak ezagutzeko aukera bat da, barne nahiz kanpo paisaiak” gure mendi maratoiaren jarraitzaile sutsua da.
eskalatzeko gailurrak
mendi-maratoia
trail running-ak
bidegorriak
Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria (12000 eskaera baino gehiago zozketatzen dira 225 dortsalentzako!) edo Ehunmilak Ultra-Trail, 167 km dituen lasterketa bat eta 2 egunetan bertako eta nazioarteko korrikalariak biltzen dituena. Goierriko bi haundiak 88 kilometro dauzka eta egun batean ospatzen da 500 korrikalariekin, eta marimurumendi maratoia, 2 ultra hauek ospatzen diren asteburuaren barne egiten dena edozein korrikalariri parte hartzeko aukera emanez.
“Niretzat Basque Highlands-ak trekking-a eta eskalada egiteko leku paregabea dira”. Zer izango ote dute gure mendiek, historian lehenengo aldiz 14 zortzimilakoak igo dituen emakumea Goierriko jarraitzaile bat izateko? Edurne Pasaban gure tontorretan egin zen alpinista. Bere kutunena, Txindoki da.
Euskal Herriko Trail Estazioa kirol honetan hasi nahi dutenentzat nahiz bertan entrenatu edo entrenamenduak antolatu nahi duten korrikalari adituentzat dago zuzendurik. Ez baldin badakizu, trail estazio bat mendian korri egiteko prestatutako eta homologatutako ibilbideak dituen ekipamendua da, zenbait zerbitzu eta seinalitika eskaintzen dituelarik. Euskal Herriko trail estazioan dena eginda emango dizugu, korri egitea ezik: seinalitika, dutxak, aldagelak, gimnasioa eta adituak tarteko!