Skip to main content
Prestatu zure

Bidaia

Zure egonaldiaz gozatu

Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak, historia eta mitologiarekin erlazioa duten bideak, mapak, ordutegiak, alojamenduen kontaktu eta salneurriak, jatetxeak, museoak, informazio puntuak eta turismo bulegoen informazioa emango dizugu…eta gure ekintzen agenda maiz gaurkotzen dugu, bertan gertatzen dena ez galtzeko!

2
Parke Natural
10
ibilbide familiartean egiteko
+ 12
ibilbide nordic walking egiteko
25
alojamendu ezberdin
ZER EGIN NAHI DUZU?
Planak umeekin

Naturan egun batzuk pasa nahi dituzu eta umeentzat prestaturiko planak egin? Goierri naturan planak egiteko paradisua da.

Zer egin nahi duzue gaur?

ZER IKUSI NAHI DUZU?
Denontzako planak
Herriak ezagutzeko, paseatzeko bideak eta miresteko natura…Gure eskualdean asko dago egiteko! Onena zure lehentasunen arabera prestatu ditugun planen atala ikustea duzu.

Noiz zatoz?
EKINTZAK GOIERRIN
Agenda

Gure herriek makina bat ekitaldi antolatzen dituzte. Ahal duzun gauza gehien egitea nahi dugu bisitatzen gaituzun bitartean, eta horregatik, gure ekintzen agenda aldiro eguneratzen dugu ilusio handiz bertan gertatzen den edozer gauza ez galtzeko.

Zer egin nahi duzu gaurkoan Euskadiko lur garaietan?

MAPAK, GIDAK, TELEFONOAK…
Material jaitsiera
Goierrin zure egunak guztiz aprobetxatzeko materiala eta gidak jartzen ditugu zure eskura. Aurreztu denbora zure bidaiaren antolakuntzan eta guk proposatutako ibilbideak begiratu gure eskualdea eta herriak ezagutzeko. Gustu guztietako planak daude: kirola, gastronomia, kultura eta euskal ohiturak; hau dena, ingurune hunkigarri batean.
NON LO EGIN?
Alojamenduak
Goierrin aukera zabala duzu atsedena hartzeko. Gure alojamenduak maila ezberdinetan sailkatu ditugu, bakoitza nolakoa den azalduz eta bere informazioa eta kontaktua azalduz, zuk aukeratu dezazun non lo egin: gure herri-gune bateko hotel batean atseden hartu, naturaren erdian galdu eta artzain, ardi latxa, indioilar, antzar eta oilarren artean lo egin edo nahiago baduzu, autokarabana batek ematen dizun askatasunaz gozatuz.

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/