
Historia duten euskaldunak
Aita Barandiaran
Barandiaranen haurtzaroan euskara zen bere herrian, Ataunen, hitz egiten zen hizkuntza bakarra.
Barandiaranek Kontatutako Mitoak!
Jentilak jolasean zeuden mendian ekialdetik zetorren laino argitsu bat ikusi zuten arte. Jentil heldu batek Kristo (Kixmi, tximua, bere hizkuntzan) zela esan zien eta berarekin munduaren amaiera zetorrela eta aro berri baten hasera; horregatik, amildegi batetik bota zezaten eskatu zuen. Beste jentil guztiak dolmen baten azpian amildu ziren, “jentilarri”. Jentil bakar bat gelditu zen, Olentzero izenekoa, urtero abenduak 24ean basotik jaisten den ikazkina, Kristo jaio dela esateko. Amaitzen den mundu idiliko baten mitoa, agure batek iragarria ordurarte ezezaguna zen gertakari atmosferiko baten ondoren, eta ondorengo biztanleen ihesaldia menditik haranetara, Pirinioetan eta Alpeetan oso zabaldua dagoen mitoa da eta kristautasunaren etorreraren aurrekoa dela dirudi.
Txori eta lurreko animalien guda baten ostean, bakea, unibertsoa zatitzea erabaki zutenean iritsi zen. Batzuek zerua eta zuhaitzak hartuko zituzten eta besteek, lurra; baina saguzarra, taldez aldatzen joan zena egoeraren arabera, kanpoan gelditu zen eta kobazuloetan gauez bakarrik irtetera kondenatua izan zen.
Artzain batek suge bat esnez elikatu zuen bere artaldearekin beste lur eremu batera joan zen arte. Hurrengo urtean, berriz ere leku berdinera itzuli zenean, sugea ikaragarri hazi zen eta artzaina ito zuen. Lur eremu batean finko bizi diren eta nekazaritzaz bizi direnekin alderatura, artzantzaz bizi direnak lur eremutik mugitzerakoan, bertako eskubideak galtzen dituztela azaltzeko balio duen kondaira da.
Jentil bat, handia, indartsua eta harroputza, menditik jaisten da eta Beasaingo burdinola batean lan egiten duen kristau bati desafioa botatzen dio; honek bere tenazekin, sudurra kentzen dio. Erdi Arotik XIX. menderarte Gipuzkoako ekonomia nabarmendu zuen industriaren nagusitasunaren onarpena da.