Senderismoa
Zegama – San Adriago tunela (Donejakue bidea)

Distantzia
8,1 km
Iraupena
2 h
Desnibela
+749/-36 m
Zailtasuna
Ertaina
Powered by Wikiloc
Zegamatik Barnealdeko Donejakue bidea pasatzen da, erromesak gutxi erabiltzen duten ibilbidea eta bakardadea eta lasaitasuna bilatzeko paregabea.
Bidea Zegamako erdigunetik irten eta herria utzi ostean, pista batetik igotzen da Iruetxetako ermitara eta hemendik 250 metrora ezkerretara bidea hartu eta Aizkorriko magaletik eta pago motz baso batetik doan senda hasten da. Ondoren Sancti Spiritu ermitara heltzen da, ospitale izan zen lekua eta erromes, bidaiari eta artzainen atseden leku. Hemendik eta Erdi Aroko galtzada jarraituz iristen da San Adriango kobara.
Erromesentzat San Adriango koba leku paregabea da, sinbolismoz beteta. Erdi Aroan gaztelu eta ostatu izan zen eta bertan janaria edo zaldiak elikatzen zituzten bidaiariek.

24 MENDI-IBILALDIAK