Senderismoa
Olaberria – Idiazabal (Donejakue bidea)
Olaberria – Idiazabal (Donejakue bidea)
Distantzia
9,66 km
Iraupena
2 h 30 min
Desnibela
+179/-179 m
Zailtasuna
Erraza
Powered by Wikiloc
Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da.
Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista eliza eta bertatik Aizkorri eta Aralar-era dauden bistak nabarmentzen dira. Idiazabal, gaztari izena ematen dion herria da, ardi latxaren esne gordinarekin egiten den gazta ezaguna.
Donejakue bidean barrena doa bide hau. Baserri hauen artean Oiarbide dorretxeak protagonismo berezi bat bereganatzen du bere itxura sendoa eta ezbedinarengatik. Idiazabalgo herrira iristean Donejakue bidea alde batera uzten dugu Idiazabal Gaztaren Museo inguruan eta Urtsuaran errekaren alboan dagoen pasealekutik, herrigunera ailegatuko gara. Hortik aurrera baserri arteko bide bat hartuko dugu eta Segura, Zerain, Zegama eta Mutiloara daraman errepidera irtengo gara. Bertatik eskuinera joko dugu beste baserri bide batetik Olaberria aldera hurbilduz berriro ere.br> Ibilbide honek ez du aparteko zailtasunik eta Aizkorri eta Aralar mendizerren paisaia bikainak eskaintzen dizkigu, batik bat Olaberria eta Idiazabal gaineko baserri inguruetatik.

24 MENDI-IBILALDIAK