Herriak
Zerain
Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, Jauregi etxea, herriko eliza, Museo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, eztia, zeramika eta bestelakoak eros daitezke.
Herritik 5 minutura, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako Burdinaren mendia kokatzen dira; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mende erdialdera arte minerala ustiatu zen. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.
Paisaia Kulturala
Zerain
Ordutegia:
DENBORALDI BAXUA (urtean zehar)
• Asteartetik ostegunera, igandeak eta jaiegunak: 10:30-14:00
• Ostiral eta larunbatak: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30 (urtarrilean arratsaldez itxita)
DENBORALDI ALTUA: (Aste Santua, uztaila eta abuztua, zubiak eta jaiegun bezperak)
• Astelehenetik igandera: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30
Sarrera:
• Helduak 3€
• Umeak 1,5€ (5-12 urte bitartean)
• Ikastetxeak 1,5€
• Beste taldeak (10 pertsona baino gehiago) 2€
Hizkuntzak: euskera, gaztelera, ingelesa
Helbidea: Herriko plaza z/g.
Telefonoa: 943 80 15 05
Emaila: turismobulegoa@zerain.eus
Webgunea: www.zerain.eus
Wifi: bai
Diaporama, herri museoa, gartzela, zerrategi hidraulikoa, aizpittako adieraztegia, artzain eta erlezainenganako bisitak, natur ibilbide gidatuak…
Zeraingo turismo bulegoa
Burdinaren mendia
Ordutegia:
• Larunbata, igande eta jaiegunetan bisita gidatuak eskaintzen dira.
Eguerdiko 11:30tan turismo bulegotik hasita, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako meategia (Burdinaren Mendia) bisitatuko ditugu. Norberaren kotxea beharrezkoa da.
Sarrera:
• Helduak 5€
• Umeak 2,5€ (5-12 urte bitartekoak)
• Taldean (10 pertsona baino gehiago), bisitari bakoitzaren sarrera 4€ -koa izango da
Hizkuntzak: euskera, gaztelera, ingelesa
Helbidea: Aizpea auzoa
Telefonoa: 943 80 15 05
Emaila: turismobulegoa@zerain.eus
Webgunea: www.zerain.eus
Wifi: ez
Aizpittako adieraztegia, kiskalketa labeak, galeria, burdinaren mendian zehar ibilaldiak…
antolatu zure bidaia
alojamenduak eta non jan

Asteburu bat Goierrin 3
Zerbait berria nahi duzu edo zure familiari sopresa bat eman nahi diozu edo lagunekin agroturismo batean asteburua igaro nahi duzu? Zatoz lurralde ezezagun batetara, zatoz Goierrira.

Asteburu bat Goierrin 2. atala
Lehenengo gida jetsi baduzu, orain bigarren proposamen honekin gatoz zure familia, lagun edo bikotearekin gozatzeko!

Asteburu bat Goierrin 1
Zerbait berria nahi duzu edo zure familiari sopresa bat eman nahi diozu edo lagunekin agroturismo batean asteburua igaro nahi duzu? Zatoz lurralde ezezagun batetara, zatoz Goierrira.


Bolo jolasa
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.

Mutiloa-Ormaiztegi Bide berdea
Badakizu zer den bide berde bat? Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!

Orientazio jolasak-Segura eta Zegama
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!

Ordizia Hotela ★
Hotel bero eta abegitsu bat gara, erdigunean gaude, merkataritza eta gastronomia gunetik eta tren eta autobus geltokitik metro gutxira.

Senderismoko 6 proposamen
Euskadiko lur garaiak ezagutzeko 6 ibilbide proposatzen dizkizugu.

Basabe – Artisau garagardoa
Garagardoa atsegin duzu? Zatoz gu ezagutzera eta gure artisau garagardoa dastatzera!

Arama-Altzagarate- Arama PR-Gi 1
Gipuzkoan lehendabizi homologatu zen ibilbide honek, A-1 errepidearen aldamenetik abiatuta

Aralarko Itzulia: Arkaka – Lizarrusti GR 20 E06
Aralarreko buelta egiten duen ibilbidearen etapetako bat, Arkaka eta Lizarrusti lotzen dituena
ezagutu Euskadiko lur garaiak
goierriko herriak
1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.