Skip to main content
Oiharte Nekazalturismoa
Alojamenduak, Nekazalturismoak

Goierri

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
Ua mendi harrobiko harriz eta inguruko basoetako egurrez egina da Oiharte nekazalturismoa eta 6 gela ditu. Hortik dator Oihan Arte izena: duela 2 mendeetako hariztiek zelai eder eta zabalei leku eman diote. Bere inguruneak xarma berezi bat eskaintzen du edozein bidaiariarentzat eta natura maite duenarentzat.
Etxe oso batera alokatzen da 2 egunetako gutxienez.
Kontsultatu salneurria.

Gure etxean ere sagardotegia dugu
Sagardotegiko menua 40 €-tik aurrera / umeentzako menua 18 €
Ordutegia:
-Txotx garaian, urtarriletik apirila bukaerararte:
Afariak asteazkenetik larunbatera.
Bazkariak larunbata eta igandeetan.
-Maiatza eta Ekaina:
Bazkariak larunbata eta igandean.
-Beste egunetan enkarguz irekitzen da gutxienez 15 pertsonentzako taldeentzat.

Lizentzia zenbakia (signatura): KSS00118
Herria: Zerain
GPS: 43.018192,-2.269691
Tel: 680 17 12 91
E-mail: oiharte@oiharte.com
Webgunea: www.oiharte.com

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/