
Herriak
Goierri
Zerain
Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta berezko xarma duen Gipuzkoako herrietariko bat da.
Aizkorri mendilerroaren magalean kokaturik, Zerainek nekazal ingurunean ibilaldi paregabeak egiteko aukera ezin hobea eskaintzen du. Herrian bertan, Jauregi etxea, herriko eliza, Museo Etnografikoa, XVIII. mendeko kartzela eta bolatokia ditugu ikusgai. Turismo bulegoan, bertako produktuak saltzen dituen denda ere badugu: sagardoa, gazta, eztia, zeramika eta bestelakoak eros daitezke.
Herritik 5 minutura, Larraondoko zerrategi hidraulikoa eta Aizpeako Burdinaren mendia kokatzen dira; meatze gune honetan, XI. mendetik XX. mende erdialdera arte minerala ustiatu zen. Guzti horren erakusgarri bezala, landa eremu eder batean kokaturik dagoen meategiaren instalazioak bisita daitezke.
Interesguneak
Museoak eta interpretazio zentroak




Planifikatu zure bidaia













