Ezagutu Lazkaoko gymkana digitala. Jokoa doako da eta internetera konexioa duen telefono bat beharrezkoa da.
1952ko negua. Lazkao, urteko egun ospetsuena ospatzeko prestatzen ari da: Astotxo Eguna. Hala ere, goizeko lehen orduetan arazo serio bat sortu da: eguneko protagonista izango den astoak ihes egin du, eta jaiak hasteko ordu gutxi batzuk besterik ez dira geratzen. Azkar ibili beharko duzue! Denbora-tartean aurkituko al duzu astoa?
ABIAPUNTUA
Euskadi plazan, Udaletxearen aurrean.
Mugikorretik sartzeko esteka