Txindoki
Goierri eta Euskal Herriko mendirik ezezagunetakoa dugu. Goierriko zerbinoa deitu izan da eta Larrunarri bezala ere ezaguna da inguru hauetan. Gaur egun ekipamendu berriarekin, arista mendi bide klasiko batean bihurtu da. Ez ditugu kirol eskaladako zailtasun handiko biderik aurkituko. Hemen mendiko eskalada lasai batez goza dezakegu.
Paretara iristeko, Larraitzen utziko dugu kotxea eta Txindokira doan bidea hartuko dugu. Lehen langara iristen garenean eta arista gure gainean dugunean, bidea utzi eta gora abiatuko gara. Bide arrastoak ere ikus daitezke bertan. Ordu betean paretetan gaude.