Skip to main content
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/

Goierriko sagardotegiak

La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque muchas modalidades están en declive y a punto de desaparecer. Sin embargo, en el Goierri, en Zerain y Segura, es una práctica muy arraigada en la que puedes introducirte para conocer y disfrutar esta tradición vasca.


Gida jetsi

Explora otras actividades

en el goierri

 

 

 

naturaleza

 

 

 

gastronomía

 

 

 

deporte

 

 

 

cultura

 

 

 

planifica

 

Conoce las tierras altas de Euskadi

Basque Highlands

Goierriko Paisaiaren Ikurrak

Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri …

Ondare Kulturala: San Adriango tunela

San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak …

Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Anterior
Siguiente

Bigarren aukera Ordiziara joatea da, Idiazabal gaztaren promozioarekin lotura handia duen herria: asteazkena bada bertan egiten den azoka ezaguna ikusi ahalko duzu! Beste egunetan erdi aroko gunea eta d´Elikatuz elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.

d´Elikatuz Zentroa – Ordizia

 

Idiazabal lurraldean gaztandegi gehiago daude ikusgai, artzain txabolak Parke Naturaleetan (udaran bakarrik), eta taldean bidaiatzen baduzu zalantzarik ez izan gazta dastaketa bat edo gazta eta txakolinaren arteko dastaketa bat egiten; begiratu ezazu gure agenda udaran egiten diren herrietako festatako sagardo eta gazta  dastaketak ezagutzeko edo udazkenean ditugun hainbat azoka gastronomikoetan parte hartzeko.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:
– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.

– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.

– Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.

– Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.

– Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.

– Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.


Erreserbatu!

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Txakolia, Euskadiko ardoa



Erreserbak



649205408

nola iritsi?


Te ayudamos a planificar

tu escapada

Indícanos en el formulario qué te gusta más y te diseñamos una ruta para que vivas tu propia experiencia en el Goierri.

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Goierri Gastronomika

Klub Gastronomikoa

Gastronomia

Klub Gastronomikoa

Goierri Gastronomika, Goierriko gastronomia kluba da, baratzetik mahairarte doan balio katea; Goierri Gastronomika 30 kidetik gora osaturik dago, jatetxe, sagardotegi, erretegi, gozotegi, pintxo taberna, era askotako alojamenduak, museo gastronomikoak, bisita daitezkeen ekoizleak, katering zerbitzuko enpresak, delicatessen dendak, zerbitzu turisikorako enpresak eta errezeptiboak tartean direlarik.
Zerbitzu hauen aukera zabalak, Idiazabal Lurraldeko produktu gastronomikoak lehen eskutik ezagutzeko aukera emango dizute. Haragia zuzenean ekoizleari erosteko aukera izango duzu, kata eta maridajeak egin eta zure familiarekin Goierritarren landa bizia partekatuko duzu.

Goierri Gastronomika Euskadi Gastronomikaren barne dago eta helburu eta konpromezu zehatz batzuk betetzen dituzten jatetxe, taberna, denda eta gastronomiarekin lotura duten beste establezimenduz osaturiko sare bat da. 
  • Gourmet Dendak

  • Ekoizleak

  • Catering Zerbitzua

  • Gida Zerbitzuak

Continue reading

Beste produktuak

Beste produktuak

Odolkia eta mondejua

Beste produktuak

Beasaingo odolkia tipula, porru, txerri odola, gantza eta espeziaz eginiko artisau errezeta bat da. Oso apreziatua den produktua da eta horen erakusgarri bere homenean duten kofradia eta urtero egiten den txapelketa. Produktu hau dastatu nahi baduzu Olano harategira joatea gomendatzen dizugu adibidez, 50 urte daramatza odolkiak egiten eta 8 aldiz irabazi dute kofradiak antolatutako txapelketa.
Goierriko beste hainbat harategietan egiten dituzte odolkiak eta denak dira oso onak, beti ere bakoitzak bere ñabardura eta sekretuekin. Mondejua ardi latxarekin egiten den artisau hestebetea da eta Goierrin bakarrik ekoizten da. Mondejuaren hiriburua Zaldibia da eta bertan, 20 urtetik gora daramatzate Mondeju txapelketa ospatzen urrian egiten den Ardiki egunean. Ataunen mondeju beltza dasta daiteke. Eta zer da zehatz-mehatz mondejua? Zer zapore dauka? Odolkiaren antzekoa da baina kolore txurizka duena. Inguruko baserrietan egiten da aspalditik, ardiaren hesteak, porru, piper, arraultza, ardi gurin, pipermin eta espeziaz betez. Mondejua dastatzeko sasoi onena, urria eta otsaila bitartean izan ohi da. 
Txakolia ohiko euskal ardo txuria da, frutaduna eta txinparta pixkarekin. Bertako mahatsarekin egiten da, Hondarrabizuria hain zuzen ere. Goierrin Bengoetxe upategi ekologikoa dugu (pestizida eta ongarri gabekoa). Txakolia dastatzeko era on bat, fresko-fresko hartzea da Idiazabal gaztarekin batera. Igartzako Monumentu Multzoan kata bat egitea gomendatzen dizugu, Dolarea Hotelean, XVII. mendeko baserri batean. Goierriko gastronomia gozogintzari oso lotuta egon izan da beti eta bertako gozogileak garai bateko errezetak berreskuratzen saiatu dira. Zure bisitan Zegamako intxaur pastak, Segurako tarta edo Beasaingo Martintxoak dastatu ahalko dituzu, Beasaingo patroiaren omenez eginiko gozoa, San Martin de Loinaz. Produktu guzti hauek gure kalitatezko jatetxeetan dastatzeaz gain, gure museo gastronomikoak bisita ditzakezu, asteazkenero Ordizian egiten den azoka, sagardotegiak eta gure ekoizleen ustiategiak. 
Haragia zuzenean ekoizleari erosteko aukera duzu, katak egin eta zure familiarekin nekazalturismo batean goierritarren bizimodua ezagutu. Gastronomia kluba: Goierri Gastronomika 100 kidetik gora osatzen dute jatetxe, sagardotegi, erretegi, gozotegi, pintxo taberna, era askotako alojamenduak, museo gastronomikoak, bisita daitezkeen ekoizleak, katering zerbitzuko enpresak, delicatessen dendak, zerbitzu turistikorako enpresak eta errezeptiboak tartean direlarik.

Continue reading

Sagardoa

Sagardoa

Gastronomia

Sagardoa

Bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta parrillan erreta eta Idiazabal gazta intxaur eta menbriloarekin…eta nola ez, gure kupeletako sagardoa. Beste jankideekin partekatzen diren eserleku luze batzuetan jan ohi da eta honek giro atsegina izatea laguntzen du. Sagardoa oso freskagarria da, naturala eta alkohol gutxikoa. Euskal sagardotegietan 7€ inguruko sarrera bat ordaindu behar duzu eta nahi duzuna edan dezakezu.
Goierrin 4 sagardotegi ditugu. Sagardotegi garaia urtarriletik apirila* bitartera doa baina Goierrin, sagardotegi gehienak urte guztian ere irekita daude. – Begiristain* sagardotegia, Legorretan: 125.000 litro sagardo inguru ekoizten ditu. Bere sagarrondo eta inguruko baserrietako sagarrez baliatzen da. – Oiharte sagardotegia, Zerainen: nekazalturismoa da baita ere. Eguren familiak urteak daramatza sagardoa ekoizten. Bisita gidatuak eta katak eskaintzen dituzte baita ere. – Tximista sagardotegia, Ordizian: 14 barrika ditu eta 4.000 botila inguru ekoizten dituzte. – Urbitarte sagardotegia, Ataunen: Demetrio Terradillosek arraia eta haragia primeran prestatzen ditu parrillan. Ataunen Aralarreko Parke Naturalean ibilaldi bat, Barandiaran museoan bisita bat eta sagardotegia batu ditzakezu.  

Continue reading

Ordiziako azoka

Ordiziako azoka

Asteazkenero 1512tik

Erdi Arotik

Ordiziako azokak aho bete hortz uzten gaitu eta ez bakarrik bere zutabe harrigarriengatik. Azoka honen historiak eleberri bat idazteko adina ematen du…Erdi Aroan San Bartolome ermitaren inguruan lehen merkataritza topaketak egiten hasi ziren. 1512. urteko martxoaren 18an izan zen sutearen ondorioz, eliza eta etxe bat bakarrik gelditu ziren zutik, Juana Eroa Erreginaren gupida eragin zuena. Gaztelako Erregina zen Juana izan zen Ordiziako herriari -lehen Villafranca zuen izena- urteko asteazken guztietan azoka ospatzeko eskumena eman ziona, zergarik gabe.
Azoka XVIII menderako finkatu zen eta 1860. urtean trena iritsi zen, azokari egundoko bultzada emanez. Jatea atsegin duzun bidaiari bat bazara ezin duzu Ordiziako azoka bisitatzeari utzi, sasoi oro eskualdeko baserri eta ekoizleen produktuak eskaintzen bait dizkigu. Ia 50 bat postu makina bat produktuekin: kalabazak, sagarrak, tomateak, tipulak, zerbak, intxaurrak, basaranak, baba txikiak, letxuga edo niskalo eta onddoak, beste perretxikoen artean. Landutako produktuak ere aurki ditzakezu, mermelada biologikoak, arto opilak, ogia, menbriloa eta baita ere ardi, ahuntz eta behi gaztak besteak beste. Euskal ohiko produktuen artean Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak, euskal pastela, sagardoa, txakolina eta noski, Idiazabal gazta aurkituko dituzu. 
Arkume, loreak eta guzti! Ordiziako azokan baserritarrekin hitz egiteko aukera izango duzu. Jose Mari Unzin bere tomateak saltzen ikusiko duzu adibidez, edota Itziar Etxeberria bere ardi gazta, menbrilo eta sagardoa saltzen. Jon Etxeberria ezagutuko duzu, Ataungo erlezaina, erromero, akazia, erle-belar, mila-lore eta txilar eztiak saltzen, erregina jalea eta polen-hauts freskoaz gain. Euskal Jaiak eta Artzain egunaren azoka bereziak Ordiziako azokaren egun handiak dira. Goierrin bazaude, mesedez ez itzazu galdu! Harrigarriak dira.
Iraileko 9tik, Arantzazuko Ama Birginaren eguna, gertuenen egokitzen den asteazkenean  azoka berezia ospatzen da, barazki, fruta eta ganadu txapelketarekin, produktu erakusketa eta ekitaldi nagusiarekin: latxa edo karranzana ardien esne gordinarekin egindako gazta txapelketa eta enkantea, Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatuta. Idiazabal gaztaren Chanpions-a da! Euskal folklorea ikusiko duzu: dantzariak, txistulari eta dultzaineroak kaleak alaitzen gaztak Beti Alai frontoira eramaten dituzten bitartean. Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta beste euskal sukaldari asko data hau erreserbatzen dute eta ez dute hitzordua galtzen. 
Arzak bera izan zen, 1980. urtean ospatu zen lehen enkantean, gazta irabazlea erosi zuen pertsona 12.000 pezta (72€) ordainduz. Diru kopuruak igotzen joan dira eta gazta ia Sotheby´s margolan bat bezala estimatzen da: 2014. urtean 13.050€ ordaindu ziren irabazlearen gazta erdi batengatik (550gr. inguru). 2017an, 8.200€ eta 2018an, 8.750€. Denboraldiko lehen gazta dastatzea Denboraldiko lehen gaztaren dastatzea Artzain egunean, Aralarreko Parke Naturalera uda pasatzera doazen ardiak ikusteko aukera duzu herritik igarotzen direnean. Egun honetan gainera, sasoiko lehen gazta dastatzen da: apirilean ospatzen da, Pazko asteko asteazkenean, Ordiziako Udaletxean. Gaztaren mozketa gastronomia munduko pertsonai ezagun batek egiten du: urteko Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izaten da.

Continue reading

SARI IRABAZLEA! Idiazabal gazta

Idiazabal gazta

Sari irabazlea!

Idiazabal gazta

Gazta esnearen betikotasuna da– Ramon Gómez de la Serna Nola ezagutu dezakezu Idiazabal gazta?Zilindro itxura dauka, horixka kolorekoa, zapore iraunkor eta nabarmena, orekatu eta bizia, pikante ukitu batekin, garratza eta ketua (ketuak direnak). Bere kontsumorako bi hilabete itxaron behar dira. Oso moldakorra da, entsaladak prestatzeko egokia, gratinatzeko, soufleak egiteko, tartak egiteko edo urratzeko.


Benetakoak direla aitortzeko zenbait elementu ditu bere jatorri deitura bermatzeko: – Lerro gorri bat duen etiketa, Idiazabal izena eta logotipoarekin. – Seriedun kontra-etiketa, banaka zenbakituta eta kodifikatua egiaztatzen duen gaztaren tamaina eta formatuaren arabera. – Forma emateko edo prentsatzeko unean azalean jartzen den kaseina plaka seriatuta eta zenbakiduna.

Idiazabalgazta Europa mailan dagoen esne produktuen artean, garrantzitsuenetako bat da: 1992. urtean Frantziako Nekazaritza Ministeritzak Europear Ondare Gastronomiko Produkturako izendatu zuen eta 1995. urtean Europako Ardi Gazta onenaren Parma saria jaso zuen. 
Duela 8000 urte inguru egiten da Euskal Herri eta Nafarroan. Artzaiak eta Idiazabal gaztak (lehen “herrialdeko gaztak” zuten izena) fama handia lortu zuten XIX. mendearen amaieran Euskal Jaietan ospatzen ziren gazta txapelketetan. Nazio mailako txapelketetan ere sarituak izan ziren. Gure artzainek 30 sari lortu zituzten emandako 40 sarietatik 1886 eta 1903 urteen artean. Gaur egun, Estatu zein nazioarteko sariak irabazten jarraitzen dute.

Gaztandegietara egiten diren bisitak Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroak antolatzen ditu, umeekin joateko leku bitxia gaztaren antzinako historia ezagutzearekin batera.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:

– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.

– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.

 Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.

 Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.

 Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.

 Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.

Idiazabal gaztaren Champions-a!

Iraileko lehen asteazkenean (Irailaren 9tik gertuenen egokitzen den asteazkenean) Estatu mailan ospatzen den lehiaketarik garrantzitsuenetako bat ospatzen da Ordizian, artzainek ekoiztutako ardi latxaren gazta txapelketa hain zuzen ere. 1904. urteaz geroztik, Idiazabal gaztaren Champions-a bezala har daiteke. Euskal sukaldari handienek ez dute inoiz huts egiten, eta gainera euskal folklorearen erakusle handia da. 50 eta 60 artzain inguruk parte hartzen dute nahiz eta urte batean (90. hamarkadan) 109 artzainek parte hartu zuten. Gazta irabazlearen enkantea gauza berezia da. Juan Mari Arzak izan zen hain zuzen ere 1980. urtean ospatutako lehen enkantean gazta irabazlea erosi zuena garaiko 12.000 pzta ordainduta (72€).

Diru kopuruak igotzen joan dira eta gazta Sotheby´s margolan bat bezala (ia ia) estimatzera iritsi da: 2014. urtean 13.050€ ordaindu ziren irabazlearen gazta erdi batengatik (550gr. inguru, Goierriko Ondarre gaztandegikoa)

Gazta berriaren aurkezpena

Duela 20 urtetik hona, Ordiziak sasoiko gazta berriaren aurkezpena ospatzen du apirilean (Pazko asteko asteazkenean). Sona handiko gastronomo edo sukaldari batek gaztaren mozketa egiten du eta artzainei ere omenaldi bat egiten zaie. Artaldeak herritik igarotzen dira denboraldiaren hasera irudikatuz eta artaldeak alturako larreetara eramaten dira.

Continue reading


© Goierri Turismo. All rights reserved