Skip to main content
Idiazabal Gaztaren ibilbidea
Gastronomia

Idiazabal Gaztaren ibilbidea

Gaztaren ibilbidea

Gozatu ezazu gaztaren ibilbide hau Idiazabal, Segura eta Ordiziako herrietan barrena. Hasi ezazu zure bisita Idiazabal herrian: bertan gaztaren museoa, artzainaren monumentua, Gernikako arbolaren azpian dauden ardiak, gaztandegiak etab. aurkituko dituzu. Idiazabaldik Segura eta Ordiziara joan zaitezke: 45 minutukoibilalditxo baten odnoren Segurako erdi aroko herrira iritsiko zara. Herriaren sarreran, Zegamara doan errepidea jarraituz, Ondarre gaztandegia bisitatu dezakezu. Seguratik 4 km-ra Zeraingo herria duzu ikusteko, 2 gaztandegi, 2 sagardotegi eta museoekin. Bigarren aukera Ordiziara joatea da, Idiazabal gaztaren promozioarekin lotura handia duen herria: asteazkena bada bertan egiten den azoka ezaguna ikusi ahalko duzu! Beste egunetan erdi aroko gunea eta d´Elikatuz elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.

Idiazabal lurraldean gaztandegi gehiago daude ikusgai, artzain txabolak Parke Naturaleetan (udaran bakarrik), eta taldean bidaiatzen baduzu zalantzarik ez izan gazta dastaketa bat edo gazta eta txakolinaren arteko dastaketa bat egiten; begiratu ezazu gure agenda udaran egiten diren herrietako festatako sagardo eta gazta  dastaketak ezagutzeko edo udazkenean ditugun hainbat azoka gastronomikoetan parte hartzeko.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira: – Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da. – Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua. – Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu. – Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko. – Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu. – Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan. – Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/