Menu osasungarri bat egiteko produktuak erosi ondoren, sukaldariak hauek sukaldatzen erakutsiko dizu dastatzen dituzun bitartean.
Arratsaldean, gure iradokizuna d´Elikatuz bisitatzea da, elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa. Ordiziako azoka eta Idiazabal gaztaren historia ezagutuko duzu. Zentro hau ume nahiz helduentzat zuzenduta dago eta euskal gastronomiaren zenbait alderdi erakusten ditu era grafiko eta interaktibo batean. Nahiago baduzu, Oianguren Parke publikora joan zaitezke eta bertatik ibilaldi erraz bat eginez Lazkaomendira gerturatu, Gipuzkoako irudi ederrenetako batez gozatuz.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK