Skip to main content
Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar
Natura

Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar

Kotxez edo motoz

Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Bisitatu itzazu eskualdeko leku garaienak eta gozatu ikuspegiaz. Altzagarate auzoan hasi ezazu zure begiratokietako ibilbidea, Altzaga herrian. XV. mendeko amabirginaren tailua ikusi dezakezu Altzagarateko ermitan eta hemen dagoen monolitoaren parean jartzen bazara, ikuspegi ezin hobeak izango dituzu. altzaga Altzagarate utzi eta A-1 errepidea hartu gabe Zaldibiara zuzenduko gara Gaintzara igotzeko; igoera honetan Txindoki mendia aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu! Ibilgailua Gaintzako plazan uzten baduzu, etortzeko erabili duzun errepidean ibili zaitezke Txindoki, Aizkorriko mendizerra eta Aralar Parke Naturalak ikusteko. Hemendik Lazkaomendira zuzendu zaitez A-1 errepidea hartuz eta Lazkaoko irteera hartuz; bertatik Lazkaomendirako norabidea hartu ezazu. Lazkaomenditik Txindoki ete Aralar Parke Naturaleko bista ederrak dituzu. Berriz ere Lazkaora jeitsi eta ibilbideko hurrengo lekura joango gara, Olaberriara, Goierriko balkoi bezala ezaguna. Bertatik Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak ederki ikusten dira. Monolitoa San Juan Bautista elizaren pareta batean aurkituko duzu.
Hurrengo geldialdia Zeraingo herrian izango da. Herri honerata iristeko A-1 errepidea hartu Vitoria-Gasteiz norantzan eta Segura-Zerain irteera hartu. Ibilgailua Ostatu plazan utzi eta bertatik Idiazabalgo mendiak, Usurbe, Txindoki, Aizkorri etab. ikusiko dituzu eta gainera herriak dituen beste gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzu, hala nola, museo etnografikoa, zerrategi hidraulikoa, artisautza denda eta burdinaren mendia. Ibilbidea jarraitzeko etortzeko erabili duzun errepide berdina hartu eta Otatza sagardotegiaren parean ibilgailua utzi eta Barbaris auzo aldera 50 metro ibilita, erdi aroko xarma ederki mantendu duen Segura-ko herriaren bista ezin hobeak dituzu. Segurako errepidea pasa eta Mutiloara bidea hartu Lierniko auzora igotzeko.
Hemendik joan zaitez Gabiriara, ibilbideko azken lekua. Gabiria eskualdeko landa herri txiki bat da, oso lasaia eta bertatik eskualdeko bista ederrak izango dituzu. Oraindik paseatzen jarraitzeko  gogoa baduzu eta eskualdeko beste gune garai eta ezagun bat ezagutu nahi baduzu, Usurbera joan zaitezke, Beasaingo mendi ezaguna. Kotxea pixkat beherago dagoen parkingean utzi dezakezu eta bertatik 10 minutuko paseotxo baten ondoren, tontorrera iritsiko zara.
usurbe
 

a

a


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/