Herriak
Altzaga
Altzaga izenaren esanahi etimologikoa, haltza zuhaitzaren lekua da, Haltz (Aliso erderaz) eta aga atzizkia (erderaz lugar). Herriaren armarrian, zuhaitzaren irudia agertzen da.
Plazan San Migel eliza kokatzen da, harriz eraikitakoa eta erromatar gurutzedun planta duen tenplua; Gipuzkoar errenazimenduaren lehen adierazleetakoa da. Eliza aurreko enparantzan 110en bat urte dituen Artea dago eta beronen itzalean herriko zaindari den San Miguel egunean, irailaren 29a, herriko jaiak ospatzen dira: herri kirolak, trikitilariak, bertsolariak eta abar izaten dira.
Herriaren goikaldean, Altzagarate auzoa dago: hemen, XV. mendeko Amabirjinaren irudia duen erromaniko estilokoĀ ermita dago; honetaz gain, Goierriko zenbait herri, Ernio, Txindoki eta Aralarreko ikuspegi paregabeaz goza daiteke.
Antolatu zure bidaia
alojamenduak eta non jan
Iztueta baserria
Gure jogur eta izozki artisauak nola egiten ditugun ezagutu nahi duzu?Zatoz Iztueta baserrira eta ezagutu bertan egiten dugun guztia
Zikloturismoa
Goierri errepideko bizikletan ibiltzeko leku paregabea da. Gure landa eremu eta mendiak, herri txikiak eta errepide magikoek, bizikletarekin eremu lasai hontaz gozatuaraziko dizu. Luzera eta zailtasun ezberdineko ibilbideak dituzu Euskadiko landa eremua beste modu batera ezagutzeko.
Goierriko meatze gunea
Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.
Asteburu bat Goierrin 3
Zerbait berria nahi duzu edo zure familiari sopresa bat eman nahi diozu edo lagunekin agroturismo batean asteburua igaro nahi duzu? Zatoz lurralde ezezagun batetara, zatoz Goierrira.
Asteburu bat Goierrin 2. atala
Lehenengo gida jetsi baduzu, orain bigarren proposamen honekin gatoz zure familia, lagun edo bikotearekin gozatzeko!
Asteburu bat Goierrin 1
Zerbait berria nahi duzu edo zure familiari sopresa bat eman nahi diozu edo lagunekin agroturismo batean asteburua igaro nahi duzu? Zatoz lurralde ezezagun batetara, zatoz Goierrira.
ezagutu Euskadiko lur garaiak
goierriko herriak
1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.