Euskal Herriko bihotzean
goierri
Goierri eskualdea Gipuzkoako probintziaren hego-ekialdean dago kokaturik eta Araba eta Nafarroarekin muga egiten du. A-1 errepidea zeharkatzen duzun bitartean edertasuna eta tradizioa mantendu duten landa eremuak ikusteko aukera izango duzu, nahiz eta eskualdea eraberritzen joan den.
DONOSTIATIK 30 MINUTURA
18 altxor
Gure eskualdea 18 herriz osaturik dago, gehienak 1000 biztanle baina gutxiagorekin, eta berezko xarma naturala dutenak, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik bait daude. Donostia ezagutzeko plana egiten ari bazara, Goierri ihesaldi natural eta gastronomiko baterako parada ezin hobea da, Donostiatik 30 minutura kokaturik baitago. Gure haranean ez duzu bakarrik natura eta gastronomiaz gozatuko, historiaz eta euskal kulturaz ere jabetuko zara. Gune garaietan historiaurreko gizakien arrastoak aurkitu dira: Aralar nahiz Aizkorriko mendietan, milaka urte dituzten tumulu eta iruinarriak aurki ditzakegu.



ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
basque highlands
Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.
Igaratza eta Enirio gune esanguratsuak dira Aralarren. Artzain kutsu handiko lekuak biak, Goierriko behe lautadak Aralarko punturik altuenekin
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Aralarreko buelta egiten duen ibilbidearen etapetako bat, Arkaka eta Lizarrusti lotzen dituena
Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.
Alarpe zalditegian irteerak eta ikastaroak anotaltzen ditugu urte guztian zehar.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean, orientazio jolas didaktiko bat dago kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten dituena
Goierrin kirola eta natura nahastu egiten dira. Bere izena mundu mailan garrantzia duten frogetan entzuten da: Zegama-Aizkorri maratoia, mundu koparako puntuagarria...
Ibilbide honek Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara gerturatuko gaitu
Gipuzkoan lehendabizi homologatu zen ibilbide honek, A-1 errepidearen aldamenetik abiatuta
Burdinak ekarri zituen kanpotik ingelesak eta alemaniarrak Zeraingo Burdinaren Mendira. XX. mende erdi arte ustiatu ziren mendien barrunbeak. Jarduera horrek aztarna eta istorio ugari sortu zituen, baita historia oparoa ere.
Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko...
La tradición del juego de los bolos está muy extendida en todo el País Vasco, aunque muchas modalidades están en declive y a punto de desaparecer. Sin embargo, en el...
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa, euskal kulturaren aita bezala ezagutzen dena
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorreko basoak zeharkatzen dituen ibilbidea
Agauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu zoragarri batean sartuko gara.
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz...
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.