Euskadiko Mendi Garaiena
Aizkorri
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri eta harrera goxoa eskaintzen dute eta horregatik aukeratzen du ohiko entrenamendu leku bezala.
Bi ordu beharko dituzu Aizkorriko tontorra zapaltzeko. Goizean egitea gomendatzen dizugu, baina aurrena Zegaman dagoen Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren interpretazio zentrotik pasa zaitez. Oso atseginak dira!
GPS-an eramateko ibilbideak jaisteko aukera emango dizute eta mapa eta mota guztietako azalpenak emango dizkizute, Aizkorrira igotzeko dauden 3 aukerak Aldaolako parkingetik hasita adibidez:
Zuzenena eta seinalizazio onena duena, Aldaolatik Mikeleten etxetik pasata Sancti Spiritu ermitaraino doa hasieran; bertatik puntu horiak jarraitu behar dira (mendi maratoi ezagunaren markak). Bi ordu baina gutxiago beharko dituzu Aizkorriko tontorrera iristeko; 700 metro desnibel egingo dituzu gutxi gora behera.
Euskadiko tontorrik garaiena zapaltzeko bigarren bidea egiteko, Aldaolatik San Adriango tunela zeharkatu beharko duzu lehenik, eta behin hau zeharkatuta, galtzada nabarmen ikusten den unean eskuinetara doan bidea hartu beharko duzu; bidea marka hori eta zuriz dago seinalizaturik. Kalbarioaren bidea deitzen zaio baina ez da horrenbestekoa!
Hirugarren bidea ezagutzeko, orain aipatutako bidea hartu gabe galtzadan barrena joango gara. Urbiako larreetara doazen marka txuri eta gorriak jarraituko ditugu eta Linategietako gaina zapaltzen dugunean, 3 bide ateratzen diren bidegurutzean, eskuinera doan bidea hartuko dugu.
Udarako plan eder bat, Aizkorriko tontorrera lo egitera igotzea da bertatik ilunabarra eta eskaintzen duten bistak ikustera. Kontuan izan ez dela gordetako aterpea, ez duela oherik. 6-8 pertsona bitartean sartzen dira eta beharrezkoa da esterila eta zakua ematea lurra hormigoizkoa baita.
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
Te ayudamos a planificar
tu escapada
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak...
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri...
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Euskadiko lur garaiak ezagutzeko 6 ibilbide proposatzen dizkizugu.
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!
Badakizu zer den bide berde bat? Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!