Paisaia Kulturala
Zerain
Museo Etnografikoa
Museo txiki honek Goierriko herri honetako ohitura eta bizimoduaren berri ematen digu. Zeraingo diaporama bat jartzen da bisitaren hasieran eta erakusketa dator ondoren: altzariak, tresnak, dokumentuak,…eta beste hainbat elementuen bidez Zeraingo historiari errepaso bat egiten zaio. Erakusketa honetako gailu guztiak zeraindarrenak dira eta herriko historia isladatzen dute: hastapeneko nekazaritza eta artzantza, ondorengo meatzaritza eta azkenik, gaur egungo ohiturak.
Zerrategi hidraulikoa
1890. urtean eraikia, Larraondoko zerrategiak Lasurtegi errekako urari esker martxan jartzen zen. Uraren indarrak hainbat tresna mugiarazten zituen: bi zerra, tornua, eskuila, esmerila, zorroztarria, zulatzeko gailua, errotarria eta sutegia. 1960. urtean itxi zen Larraondoko zerrategia, baino gaur egun oraindik garai bateko mekanismoa martxan ikus daiteke.
Kartzela
Kartzela edo ziega Udaletxearekin batera eraiki zen 1711. urtean. Gipuzkoan zutik dirauen XVIII. mendeko kartzela bakarra da. Pasoko kartzela izan zen Zerainen bi galtzada garrantzitsu elkartzen zirelako. Bertan, Zeraingo meatze gunetan lan egitera behartuta zeuden presoek egiten zuten lo; gaur egun ikus ditzakezun eraztunak eta loturak presoak kateatzeko erabiltzen ziren.
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia +...
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Nor da Olentzero? Eta eguzkilorea? Zergatik bizi dira gauez saguzarrak? Dena hemen hasi zen, Goierrin. Ataungo San Gregorio auzoan, 1889ko abenduaren 31an, Joxe Miguel Barandiaran jaio zen egunean.
Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan has dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak (tirolina bat dago!) azalduko dizkizute.
Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin.