ONDARE KULTURALA
San Adriago tunela
San Adriango tunelera kotxez eta 20 minutuko ibilalditxo bat eginez gerturatu zaitezke edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin. Hartu Zegamako herria eta Aizkorri-Aratz Parke Naturala erreferentzi bezala. Argibide erraz batzuk emango dizkizugu:
Goierrira Etzegarateko portutik bazatoz, sar zaitez hortik Zegamarako bidean eta herrira iritsi baino lehen, Otzaurteko portuaren goialdean, jatetxearen parean, hartu hormigoizko pista eta segi 10 minutuz harrixkaz eginiko parking batetara iritsi arte; Aldaolako parkina da. Ez zaitzatela bide bazterrean aparkaturik dauden kotxeak despistatu, ehiztarienak dira eta!
Aldaolako parkinean ibilbidearen hasiera seinalatzen duen ohar panel bat dago. Hasieran, kanalaren gainetik igaroko zara eta mendian gora hasiko zara Mikeleteen etxera iritsi arte (arantzelak kobratu eta kontrolatzen ziren eraikuntza zahar bat). Dagoeneko hemendik ikusten da San Adriango tunel ezaguna eta Aratz eta Aizkorriko mendiak. Pasa zaitez tunelaren barrutik! Bertan ermita eta garai batean bertan egon ziren eraikuntzen ondareak ikus daitezke. Tunelaren beste aldean galtzada erreala ikusiko duzu, mendeetan zehar errege, erromes, soldadu eta merkatariek erabilia Europatik Gaztelara joateko.
Ibilbide zirkularrak aurrera darrai errege bidearen harrien gainetik eta arrasto txuri-berdeak jarraituz (bertako ibilbideen markak). Segi San Adriango begiratokira eramango zaituen bideari eta….gozatu bistaz! Inguruaren edertasuna ikaragarria da. Begiratoki hau Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko hobenetariko bat da eta San Adriango tunelaren beste ikuspegi bat emateaz gain, Gipuzkoa eta Nafarroako orografia ikusteko aukera ematen digu aldi berean.
Europa eta Kantauri itsasoaren arteko lotura
Garai bateko gizakiek infernuko zulotzat hartzen zuten leku mitiko batean zaude, non historiaurreko kokalekuen aztarnak, ez bakarrik hilobiak, aurki daitezkeen. Brontzeko garaitik Erdi Arora, San Adrian sargune bide bezala erabili zen. Gipuzkoa eta Araba Gaztelako Koroaren barne sartu zirenean, San Adrian Gaztela eta Kantauri Itsasoa lotzen zituen pasabidea bilakatu zen. Hemen Nafarroarekin zegoen muga gordetzen zuen gaztelu bat zegoen. Hainbat liskarren toki eta gaizkile leku izan zen. Gaztela Nafarroara itzuli zenean 1512. urtean, gaztelua bertan behera utzi zuten. Ikus dezakezun galtzada erromatarra dirudi baina ez da horrela. Erdi Aroan eraiki zen eta “Posta Errege bidea” zen.
[…]Pirinioak zeharkatzen ditugu San Adriango tuneletik barrena, oso gogorra igoeran nahiz jaitsieran, harri eta lokatz askorekin…
– Andrea Navagiero, Madrilgo Kortean Veneziako enbaxadore, XVI. mendea
San Adriango igarobidea ezaguna eta beldurgarria egin zen mundu osoan. Bidaiarien kontaerak inguru ziragarri bat bezala azaltzen dute: amildegiak, haizeak astindutako zuhaitzak, gaizkileak babesten dituzten kobazuloak, inguru bakartiak…
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
Antolatu zure bidaia
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak, historia eta mitologiarekin …
Natura
HARTU ARNASA Natura Historia eta kultura kolore berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko …
Gastronomia
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia + 0 urte Ordiziako azoka + 0 sasoiko barazki mota 0 azoka gastronomiko 0 sagardotegi OTORDU …
Kultura
KULTURAZ BETERIKO HARANA Kultura Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta …
Zalditegiak
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …
Zalditegiak
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …
Kirola
bere osotasunean kirola Goierrin lehia arnasten da....kirola eta erronka. Mundu osoan ezagunak diren frogak gure parajeak zeharkatzen dituzte. Antolatu zure bidaia + 0 tontor baina gehiago eskalatzeko 0 maratoi bat Mundu osoan erreferente + 0 Mendian korri egiteko ibilbide baino gehiago + 0 kilometrotik gora …
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Ondare Kulturala: San Adriango tunela
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Goierriko Paisaiaren Ikurrak
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
Euskadiko Mendi Garaiena
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri …
Parke Naturalak Aizkorri-Aratz & Aralar
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.
Aktibatu: familiartean abentura
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak …
Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak