AKTIBATU
Familiartean abentura
Orientazio ibilbideak Segura eta Zegaman
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Segura eta/edo Zegamara: 6 orientazio ibilbide finko jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Segurako Ardixarra Etxean eta Zegamako Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira.
Ibilbideak kolore ezberdinez daude identifikaturik:
Segurako ibilbideak:
– Ibilbide errazena horia da eta 10 puntuz osaturik dago. Etxeko txikientzat dago pentsatuta. 7-8 urteetatik aurrera umeek orientazioaz gozatu ahal izango dute eremu itxi eta errazean gurasoen begiradapean eta beraien parte hartzea ahalbidetuz. Ordu erdiko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi.
– Ibilbide ertaina kolore laranjakoa da eta 13 puntuz osaturik dago. Mendian paseatzeko gaitasuna duen edonork egin dezake ibilbide hau. Ordubeteko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi.
– Ibilbide luzeena eta zailena gorria da eta 16 puntuz osaturik dago. Ordu eta erdiko iraupena dauka. Mapa jetsi.
Zegamako ibilbideak:
– Ibilbide errazena horia da eta 10 puntuz osaturik dago. Etxeko txikientzat dago pentsatuta. 7-8 urteetatik aurrera umeek orientazioaz gozatu ahal izango dute eremu itxi eta errazean gurasoen begiradapean eta beraien parte hartzea ahalbidetuz. Mapa jetsi.
– Ibilbide ertaina kolore laranjakoa da eta 14 puntuz osaturik dago. Mendian paseatzeko gaitasuna duen edonork egin dezake ibilbide hau. Mapa jetsi.
– Ibilbide luzeena eta zailena gorria da eta 15 puntuz osaturik dago. Mapa jetsi.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea
Familiartean egiteko beste ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere. Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa: ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta.
Aisia guneak
Txango lasai bat egiteko intentzioa baduzu, jolas eremuak gosari, bazkari edo askaria egiteko leku aproposak dira, ibilbide baten erdian indarrak hartzeko, irakurtzeko, bertan jolasak egiteko edo atsedena hartzeko besterik gabe. Goierrin 10 jolas eremu daude, batzuek herrigunetatik gertuago eta besteak mendian kokaturik, denak ere zerbitzu zehatz batzuekin.
Zenbait betebehar kontutan eduki behar dira:
– ez utzi zakarra bertan eta bota ezazu zakarrontzietan. Sua egitea onarturik badago, kontuz sute bat eragin gabe.
– sua egiteko parrilak erabili sua egiteko eta joan aurretik, itzali ezazu.
– errespetatu ingurunea. Ez puskatu loreak eta zuhaitzak eta utzi pakean animaliak.
– ibilgailua prestatutako aparkamenduetan utzi.
nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdeaĀ paradisuaĀ da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera askoĀ haurrekinĀ egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean.Ā Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
Te ayudamos a planificar
tu escapada
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!