Goierri, Erraldoien Lurraldea
Euskal mitologia
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan hasi dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak (tirolina bat dago!) azalduko dizkizute. Nahi baduzu lo egiteko lekua duzu 34 ohe dituen aterpetxean eta jan edo zerbait hartu dezakezun taberna bat dago. Goza ezazu eta arnastu aire garbia Lareoko ibilbidea eginez, eta gida baten laguntza nahi baduzu, bertako trikuharri eta iruinarriak azalduko dizkizu eta bertako pertsonaia mitologikoei buruz hitz egingo dizu. Zentro honetatik hasita umeekin egiteko bisita teatralizatua egiteko aukera duzu natura eremu eder honetan barneratuz eta basoko animalia eta pertsonai mitologikoen historia ederrak ezagutuz. Utzi Ramontxo mendizainari bere bideetatik eraman zaitzan eta bertan bizi diren jentil, lamia eta beste hainbat lagun aurkeztuko dizkizu.
Mitologia mundua gehiago ezagutu nahi baduzu, Ataun herrian dagoen Joxe Miguel Barandiaran museoa bisita ezazu, Euskadiko etnologia eta antropologia, eta bereziki euskal mitologia aztertu zituen apaiza. Euskal Kulturaren aita bezala onartzen da. Barandiaran 100 urtetik gora bizi izan zen eta galtzear zeuden ohitura zahar, sinesmen, legenda eta kondaira zaharrak biltzen eman zuen bere denbora. Tartalorena adibidez, umeak bahitu ondoren jan egiten dituen begi bakarreko erraldoia. Basajaun, baso itxian bizi eta ardi artaldeak babesten dituena. Ekaitza edo otso bat gerturatzean garrasi egiten du artzainek bere ardiak biltzeko eta hauek denak batera zintzarriak mugituz bere presentziaren berri ematen dute.
Zenbait kondairek Basajaun lehen nekazaria bezala azaltzen dute, Mari jainkosa bere bizilekua Aralar, Aizkorri eta Murumendi artean aldatuz eta beste pertsonai batzuk Goierriko koba eta basoetan biziaz.
PERTSONAIA MITOLOGIKOEN GLOSARIOA
Jainkoaurreko euskaldunak erraldoiak eta indartsuak dira. Mendian bizi dira eta harri erraldoiak jaurtitzen dizkiete bere arerioei. Menhirrak eraikitzen dituzte (gentilarriak) eta kromletxak (jentilbaratzak), hala nola Euskal Herriko eliza, zubi eta etxeak.
Errekan egon ohi diren emakume itxura duten gizakiak dira lamiak. Ahate edo ahuntza hankak dituzte, bere ilea urrezko orrazi batekin askatzen dute eta gizonak liluratzen dituzte. Greziar eta erromatar mitologian ere azaltzen dira.
Begi bakarreko gizaki maltzurra da. Kobazuloetan bizi da eta gazteak jaten ditu bahitu ondoren. Beraien jatorria, Greziar mitologiako ziklopeak dira.
Altua eta indartsua da eta ilea oso luzea du, belaunetarainokoa. Artaldea zaintzen du eta oihuz deitzen du artzaina ekaitza gerturatzen denean. Ganadua otsoetatik babesten du eta gertu dagoenean, ardiek zintzarria mugitzen dute. Zenbait kondairek Basajaun lehen nekazari bezala azaltzen dute.
Gauean sorginek beraien akelarreak ospatzen dituzte. Katu, asto edo pizti itxura hartzen dute eta gorputz atal bat dute faltan (eskua, hanka edo burua). XV eta XVII mende bitartean ehunka epaiketa egin ziren Euskal Herrian sorginen aurka eta bertan herritarren sinesmenak, erlijioa eta auzotarren liskar eta politika nahasten ziren.
Mari jainkosen erregina da. Ohikoa da gorriz jantzitako emakume baten aurpegi eta gorputzarekin irudikatzea. Zuhaitz, arrano, behi edo su emakumea bezala ere irudikatzen da. Sugaar da bere bikotea. Mendi askotako kobazuloetan bizi da (Larrunarri, Murumendi,…)
Kobazuloetan bizi den gizakia da Zezengorri. Behi edo zezen itxura hartzen du eta Mari bizi den bizilekuak zaintzen ditu. Batzuk Mari bera dela diote. Europako hegoaldean, zezenaren irudia beti egon da kulturari loturik.
Mari jainkosaren senarra da. Suge itxura du eta ekaitza eta trumoietara loturik dago. Bere gurasoei kasu egiten ez dieten umeak zigortzen ditu.
Gaueko gauaren gizona da eta ez dio gauean lan egiten uzten gizakiari. Gauean apustuak eta balentriak egiten dituen gazteak bahitzen ditu.
Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait herrietan, martxoko azken bi egun t’ erdi eta apirileko lehen bi egun t’ erdiei esaten zaie zozomikote. Birigarroak bere habiak egiten duten sasoia izan ohi da.
JARDUN MAGIKOAK!
Etxeak babesteko amuletoa da. Izpiritu gaiztoak eguzkiloreak dituen ileak banan-banan kontatu behar dituzte baina bukatu baino lehen eguzkia irteten da berriz, eguzkilorearen antza duena. Eguzkiarekin gaua bukatzen da eta izpirituek bere boterea galtzen dute.
Garatxoak kentzeko, gatza edo gari aleak jartzen dira gurutzeak osatuz eta araoak esanez. Gero bota egiten dira garatxoak aleak bezala kontsumitu daitezen.
Kandela bat pizten da eta hau ahitzen eta okertzen joango da gaitz batez jota eta berari eskainia izan den pertsona bezala.
Aizkoraren ahora goruntz jartzen da etxe atarian, bizilekua tximistaz babesteko.
Babesteko funtzioa dute; San Juan bezperan ateak eta leihoak landare hauekin babesten dira.
Ataunen antzezten den epai modukoa da eta bere sinbologia ez da ezagutzen. Burua estalirik eta eskuan makila duelarik, lapur bezala salatua den presoaren inguruan bueltaka hasten da. Honek belauniko erantzuten dio, epaileak erritmoa makilarekin adierazten duen bitartean.
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
Te ayudamos a planificar
tu escapada
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan has dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak (tirolina bat dago!) azalduko dizkizute.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin.
Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Nor da Olentzero? Eta eguzkilorea? Zergatik bizi dira gauez saguzarrak? Dena hemen hasi zen, Goierrin. Ataungo San Gregorio auzoan, 1889ko abenduaren 31an, Joxe Miguel Barandiaran jaio zen egunean.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.