ŠžŃ‚ŠŗрŠ¾Š¹Ń‚Šµ Š°Š·Š°Ń€Ń‚Š½Ń‹Šµ Š³Š¾Ń€ŠøŠ·Š¾Š½Ń‚Ń‹ с 1Š²ŠøŠ½! Š ŠµŠ³ŠøстрŠ°Ń†Šøя ŠæрŠ¾ŃŃ‚Š°, Š·ŠµŃ€ŠŗŠ°Š»Š¾ Š“Š¾ŃŃ‚ŃƒŠæŠ½Š¾ Š²ŃŠµŠ³Š“Š°, Š° Š±Š¾Š½ŃƒŃŃ‹ Šø ŠæрŠ¾Š¼Š¾ŠŗŠ¾Š“ы ŠæŠ¾Š¼Š¾Š³ŃƒŃ‚ уŠ²ŠµŠ»ŠøчŠøть Š²Š°ŃˆŠø Š²Ń‹ŠøŠ³Ń€Ń‹ŃˆŠø. ŠŠ°Ń‡Š½ŠøтŠµ сŠ²Š¾Š¹ Šæуть Šŗ Š²ŠµŃ€ŃˆŠøŠ½Š°Š¼ Š°Š·Š°Ń€Ń‚Š° уŠ¶Šµ сŠµŠ¹Ń‡Š°Ń.

Zer da Goierri?

Herriak

Bizitza mota ezberdin bat zain duzu euskal landa eremuan: aire garbia, produktu naturalak, milaka paisaia eta askatasuna. Zure erara goza ezazu Euskadiko barnekaldea Goierriko 18 herriek ematen dizuten aukera guztien artean. Bideak ezagutu, baserriak ikusi, bere mendi eta Parke Naturalak gozatu eta bertako jendea ezagutu. Oso garrantzitsua: sukaldaritza eta historiarekin gozatu. Gure eskualdean kezkak eta estresa ahaztuko dituzu.

Errepasatuko dugu herriz herri zer duzun zain Euskadiko lur garaietan?

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin.
Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: ā€œGabiri: toki guztietatik agiriā€; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak beste Aralarreko mendizerraren magalean dagoelako kokaturik.

Legorreta

Donostia-San SebastiƔn-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, El Eskorialen eraikuntzan parte hartu zuen hargin ospetsua zen.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Olaberria

Olaberria ā€œGoierriko balkoiaā€ ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San SebastiĆ”n hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak ditu inguruetan eta Oria ibaia igarotzen da bere aldamenetik.

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak beste.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara sartu ahal izateko.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta berezko xarma duen Gipuzkoako herrietariko bat da.

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin