Bidea Oinez Egiten Da!
senderismoa
Ibilbide markatuak, bide berdea, ikuspegi panoramiko ederrak, aintzinako kobak...Hasiberri nahiz adituentzako ibilbide ugari. Kontsultatu aukera guztiak webgunean eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen Interpretazio Zentroetan.
SENDA MOTA ESPAINIAKO MENDI KIROL ETA ESKALADA FEDERAZIOAREN ARABERA (FEDME)
EZAGUTU IBILBIDE GUZTIAK
Goierrin
Alotza bidea PR-Gi 2009
Igaratzatik Pikuetara bitarteko ibilbide honek Aralarko gunerik berezienetako bat zeharkatzen du, Alotzako goi-lautada
Enirio bidea PR-Gi 2010
Igaratza eta Enirio gune esanguratsuak dira Aralarren. Artzain kutsu handiko lekuak biak, Goierriko behe lautadak Aralarko punturik altuenekin
Intsustiko itzulia PR-Gi 2002
Ataungo Domoa deritzan egitura geologikoaren inguruan egiten den ibilbidea
Amundarainerreka Ibilbidea SL-Gi 2008
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?
Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.
Otzaurteko artzain bideak SL-Gi 3004
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Aralarko Itzulia: Arkaka – Lizarrusti GR 20 E06
Aralarreko buelta egiten duen ibilbidearen etapetako bat, Arkaka eta Lizarrusti lotzen dituena
San Adriango tunela SL Gi-3003
Gure eskualdea leku paregabea da umeekin ihesaldi dibertigarri eta hezigarriak antolatzeko. Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak erreferentzi bat dira Euskal Herriko landa turismoan. Gure mendietako aire garbia arnastu eta askatasunaz gozatzeko ingurune ezin hobea osatzen dute.
Santiago Bidea (Zegama – San Adriago tunela)
Iparraldeko Santiago Bidea San Adriango tunelarekin batera, Gizateriaren Ondare bilakatu zuen UNESCO-k 2015. urtean. Ezagutu zergatik den San Adriango tunela erromesen mito, bertan beti aurkitu izan bait dute babesa.
Osinberde Ibilbidea SL-Gi 2009
Amundarainerrekaren ondotik doa landa-bide zoragarri hau, Osinberde iturburuko ur garden eta hotzen aldamenean
Aizkorrira igoera
Euskal Herriko tontor ospetsuena ezagutu ezazu: Aizkorri. Igotzeko San Adrian kobaren azpian dagoen parkingetik hastea gomendatzen dizugu. San Adriango tunela zeharkatuko duzu, Erdi Aroko galtzada zapaldu eta Arabarren bidetik igoko zara tontorrera.
Aizkorriko ataria PR-Gi 3009
Otzaurteko portu ezagunaren inguruan egiteko ibilbide ederra, animaliak ikusteko aukera emango diguna
Partzoneriako basoak PR-Gi 3010
Gipuzkoako eta Arabako Partzoneria Orokorreko basoak zeharkatzen dituen ibilbidea
Sara Ibilbidea SL-Gi 2007
Joxe Migel Barandiaranekin lotura handia duen ibilbidea da honakoa, euskal kulturaren aita bezala ezagutzen dena
Lizarrusti-Lareo SL-Gi 2005
Aralar Parke Naturalean barneratu zaitez ibilbide erraz eta klasiko bat eginez. Baso eder bat igaroko duzu mendi artean kokaturik dagoen urtegi batera iristeko.
Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea
Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean, orientazio jolas didaktiko bat dago kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten dituena
Gaintza-Baliarrain-Altzagarate
Ibilbide zirkular hau egiteko gomendioa Gaintzatik irtetea da Txindokiko bista eder batzuk ikusi eta herritik buelta bat emateko bere baserriak ikusiz.
Arkaka – Lareo ibilbidea PR-Gi 2003
Aralar-en urarekin erlazioa duten gune garrantzitsuak igarotzen dituen ibilbidea
Arama-Altzagarate- Arama PR-Gi 1
Gipuzkoan lehendabizi homologatu zen ibilbide honek, A-1 errepidearen aldamenetik abiatuta
Aizkorbeko burdinaren bidea PR-Gi 3008
Burdinak ekarri zituen kanpotik ingelesak eta alemaniarrak Zeraingo Burdinaren Mendira. XX. mende erdi arte ustiatu ziren mendien barrunbeak. Jarduera horrek aztarna eta istorio ugari sortu zituen, baita historia oparoa ere.
Olaberria – Idiazabal
Ibilbide hau Olaberria eta Idiazabal artean dauden baserri guztien ondotik pasatzen da. Olaberria Goierriko balkoia bezala ezagutzen da, kasko batean kokaturik dagoen herria da eta XVII. mendeko San Juan Bautista eliza nabarmentzen da.
Allekoko bira SL-Gi 2004
Ingurune hau Lizarrusti Parketxetik hurbil egonagatik ere, ezezaguna da; baina badu halako zera berezia
Sara Ibilbidea II SL-Gi 2006
Agauntzaren ibilguan gora, uraren soinua entzunez eta errekaren freskotasunean, San Gregorioko herri-gunea utzi eta baserri eremu zoragarri batean sartuko gara.
Ausa – Gaztelu ibilbidea PR-Gi 2004
Ibilbide honek Ausa-Gaztelu mendiaren puntan dauden gotorlekuaren aztarnetara gerturatuko gaitu