Herriak

Ataun

Euskal kulturaren patriarka izan den Joxemiel Barandiaran jaunaren jaioterri eta bizileku izan zen.

Aralarreko Parke Naturalaren eremu handi bat Ataungo lurretan dago eta horregatik daude parkerako sarrera gehienak herrian kokaturik. Hauetako bat Lizarrustin kokaturik dago eta bertan dago Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentroa. Bertan Aralarreko eremuaren maketa bat ikus daiteke besteak beste. Lizarrustiko Parketxean, GR 283 edo Gaztaren Ibilbideari hasiera ematen zaio, eta Parketxearen alboan, familiaz gozatzeko abentura parke bat dago.

Nekazal giroko herri honek, bere biztanleria auzo desberdinetan sakabanaturik du: Aia, San Gregorio eta San Martin parrokien inguruan hain zuzen ere. Ataungo herriak eraikuntza historiko ugari ditu, hala nola, San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoa, Euskal Mitologiaren Museoa, eta Donostiatik 42 minutura kokaturik dago.

Ataungo informazio puntua

Barandiaran Museoa

Ordutegia:
• Urtarrila: larunbata – igandea 10:00 – 14:00.
• Otsaila, apirila, uztaila, abuztua eta urria: ostegunetik igandera eta jaiegunak 10:00 – 14:00
• Martxoa eta iraila: asteazkena – igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Maiatza eta ekaina: asteartea – igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.
• Azaroa eta abendua: ostirala – igandea eta jaiegunak 10:00 – 14:00.

Sarrera:
• Helduak: 1 € | haurrak: 0,5 € | bisita gidatuak helduak: 2 € | bisita gidatuak haurrak: 1,5 €
Helbidea: Larruntza Errota, San Gregorio auzoa, 20211 Ataun
Telefonoa: 943 582 069
Posta elektronikoa: barandiaran@gipuzkoa.eus
Webgunea: http://www.ataunturismoa.net/

Aralar Parke Naturaleko Interpretazio

Ataun Harrera Zentroa

Ordutegia:
• Urtarrila – Otsaila: itxita
• Apirila, Maiatza eta Ekaina: larunbata-igandea 11:00 – 14:30.
• Uztaila eta abuztua: ostirala-igandea eta jaiegunak 11:00 – 14:30.
• Iraila: igandea 11:00 – 14:30.
• Aste Santua: 11:00 – 14:30.
Hizkuntzak: Euskara, Gaztelania
Sarrera: doakoa
Helbidea: Lizarrusti Parketxea, Lizarrusti gaina
Telefonoa: 943 582 069
Posta elektronikoa: barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net
Webgunea: http://parketxesarea.org/lizarrusti/

Antolatu zure bidaia

alojamenduak eta non jan

Talo Tailerra

Taloak nola egiten diren ezagutzeko tailer bat egitea proposatzen dizugu, Beasaingo leku berezi batean. Eta ondoren, egindakoa dastatzea!

Goierriko sagardotegiak

Jetsi ezazu gida hu eta zatoz gastronomiaren eta giro onaren tenplu hauek ezagutzera eta ez zara damutuko!

ezagutu Euskadiko lur garaiak

goierriko herriak

Ormaiztegi

1350 biztanle inguru ditu herriak eta Zumalakarregi museoa, baserriak, San Andres Eliza eta bertan dagoen Gipuzkoako bataiarri zaharrenetariko bat ezagutzeko aukerak ditugu.

Gabiria

Landa eremuko herrixka bat da, Donostiatik 37 minutura dago eta Goierriko muino batean aurkitzen da. Esaerak honela dio: “Gabiri: toki guztietatik agiri”; kokatzen den lekuari esker, bista ezinhobeak eskaintzen ditu.

Idiazabal

Aralar eta Aizkorri mendizerraren magalean kokaturik, herri honek Idiazabal gaztaren jatorri deiturari ematen dio izena. Donostiatik 30 minutura dago kokaturik.

Arama

Goierriko erdigunean kokaturik Gipuzkoako herri txikienetarikoa da, 1,3 kilometro karratuko eremuarekin eta 200 biztanlerekin. Bere ondare arkitektonikoa ezagutzen duzu?

Ordizia

Ordizia Ertaroko hiribildu bat da, eta Donostiatik hain gertu egoteak, 30 minutu, derrigorrezkoa egiten du herria ezagutzea. Ezagutu bere azoka ezaguna, bere azoka gastronomikoak eta bere alde zaharreko arkitektura.

Itsaso

Itsaso eremu menditsu batean aurkitzen da, Izazpi mendiaren magalean eta paisaia ederra osatzen duten baserriz inguraturik.

Mutiloa

Donostia hiritik 37 minutura dagoen landa herrixka bat da Mutiloa. Herri honetako baliabide ekonomikoa, Erdi Arotik gaur egun arte, meatzaritza jarduera izan da.

Zegama

Donostia hiritik 38 minutura kokatzen da eta Aizkorri mendiaren magalean dago estrategikoki kokatua; aintzinan, Gipuzkoako edozein eskualdetan sartzeko bide bakarra zen. Zegama, aintzinatik pasatoki nabarmena gertatu zen Gipuzkoako edozein bailaratara …

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta …

Lazkao

Lazkao herria landa eremu eder batean kokatzen da baina aldi berean, A1 errepidetik oso gertu dago. Herriak eskaintzen dituen aukerak eta dibertsitatea kontutan izanik, herri honek berezko xarma du, besteak …

Gaintza

Txindoki mendiko magalean dagoen nekazal giroko herri txikia da eta Donostiatik 30 minutura dago. Bere paisaien edertasunarengatik bereizten da: begira ezazu hemendik Euskadiko mendi ederrenetako bat bere osotasunean!

Legorreta

Donostia-San Sebastián-etik 25 minutura kokatuta dagoen herri txiki bat da Legorreta. Salbatore izeneko Parrokia, inguruetako ederrenetarikoa da: bere hormak, altuak eta harri landukoak dira; barnekaldean, aipatzekoa da Ezeizaren artelana; berau, …

Altzaga

Aralar Parke Naturaleko, Gipuzkoako mendi esanguratsuena den Txindokiko eta beste hainbat mendi tontorren bista paregabeak eskaintzen dituen landa eremuko herri txiki bat da eta Donostiatik 28 minutura bakarrik kokatzen da.

Zaldibia

Txindoki mendiaren magalean dagoen landa herria da eta Donostiatik 33 minutura kokatzen da. Oinezko ibilaldi paregabeak egin daitezke Erdi Aroko galtzada erromanikoan zehar eta Auza Gaztelu eta Aralar mendilerrora besteak …

Itsasondo

Donostiatik 26 minutura dagoen landa herri txiki bat da eta bi auzotan zatiturik dago. Aipatzekoa da duela urte gutxi arte izan zuen garrantzia meatzaritza sektorean, arbelaren ustiaketan hain zuzen ere.

Olaberria

Olaberria “Goierriko balkoia” ezizenez ezagutzen dugu. Donostia-San Sebastián hiritik 32 minutura dagoen landa herria da eta Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalen bista ederrak ikus daitezke bertatik.

Beasain

Goierriko udalerri handiena da eta 14.000 biztanle inguru ditu. A1 errepidean bertan dago Donostiatik 28 minutura.

Segura

Gipuzkoan hoberen mantenduta dagoen almendra itxurako kaskoa duen Erdi Aroko hiribildua da Segura. A1 errepidetik 5 minutura dago eta Donostiatik 37 minutu behar dira bertara iristeko. Aizkorri eta Txindoki mendiak …

Categories: HerriakKultura