ASTEAZKENERO 1512. URTETIK
Ordiziako azoka
Ordiziako azokak aho bete hortz uzten gaitu eta ez bakarrik bere zutabe harrigarriengatik. Azoka honen historiak eleberri bat idazteko adina ematen du…Erdi Aroan San Bartolome ermitaren inguruan lehen merkataritza topaketak egiten hasi ziren. 1512. urteko martxoaren 18an izan zen sutearen ondorioz, eliza eta etxe bat bakarrik gelditu ziren zutik, Juana Eroa Erreginaren gupida eragin zuena. Gaztelako Erregina zen Juana izan zen Ordiziako herriari -lehen Villafranca zuen izena- urteko asteazken guztietan azoka ospatzeko eskumena eman ziona, zergarik gabe. Azoka XVIII menderako finkatu zen eta 1860. urtean trena iritsi zen, azokari egundoko bultzada emanez.
Jatea atsegin duzun bidaiari bat bazara ezin duzu Ordiziako azoka bisitatzeari utzi, sasoi oro eskualdeko baserri eta ekoizleen produktuak eskaintzen bait dizkigu. Ia 50 bat postu makina bat produktuekin: kalabazak, sagarrak, tomateak, tipulak, zerbak, intxaurrak, basaranak, baba txikiak, letxuga edo niskalo eta onddoak, beste perretxikoen artean. Landutako produktuak ere aurki ditzakezu, mermelada biologikoak, arto opilak, ogia, menbriloa eta baita ere ardi, ahuntz eta behi gaztak besteak beste. Euskal ohiko produktuen artean Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak, euskal pastela, sagardoa, txakolina eta noski, Idiazabal gazta aurkituko dituzu. Arkume, loreak eta guzti!
Ordiziako azokan baserritarrekin hitz egiteko aukera izango duzu. Jose Mari Unzin bere tomateak saltzen ikusiko duzu adibidez, edota Itziar Etxeberria bere ardi gazta, menbrilo eta sagardoa saltzen. Jon Etxeberria ezagutuko duzu, Ataungo erlezaina, erromero, akazia, erle-belar, mila-lore eta txilar eztiak saltzen, erregina jalea eta polen-hauts freskoaz gain.
Euskal Jaiak eta Artzain egunaren azoka bereziak Ordiziako azokaren egun handiak dira.
Goierrin bazaude, mesedez ez itzazu galdu! Harrigarriak dira. Iraileko 9tik, Arantzazuko Ama Birginaren eguna, gertuenen egokitzen den asteazkenean azoka berezia ospatzen da, barazki, fruta eta ganadu txapelketarekin, produktu erakusketa eta ekitaldi nagusiarekin: latxa edo karranzana ardien esne gordinarekin egindako gazta txapelketa eta enkantea, Idiazabal Gaztaren Kofradiak antolatuta. Idiazabal gaztaren Chanpions-a da! Euskal folklorea ikusiko duzu: dantzariak, txistulari eta dultzaineroak kaleak alaitzen gaztak Beti Alai frontoira eramaten dituzten bitartean.
Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta beste euskal sukaldari asko data hau erreserbatzen dute eta ez dute hitzordua galtzen. Arzak bera izan zen, 1980. urtean ospatu zen lehen enkantean, gazta irabazlea erosi zuen pertsona 12.000 pezta (72€) ordainduz. Diru kopuruak igotzen joan dira eta gazta ia Sotheby´s margolan bat bezala estimatzen da: 2014. urtean 13.050€ ordaindu ziren irabazlearen gazta erdi batengatik (550gr. inguru). 2017an, 8.200€ eta 2018an, 8.750€.
Denboraldiko lehen gazta dastatzea
Denboraldiko lehen gaztaren dastatzea Artzain egunean, Aralarreko Parke Naturalera uda pasatzera doazen ardiak ikusteko aukera duzu herritik igarotzen direnean. Egun honetan gainera, sasoiko lehen gazta dastatzen da: apirilean ospatzen da, Pazko asteko asteazkenean, Ordiziako Udaletxean. Gaztaren mozketa gastronomia munduko pertsonai ezagun batek egiten du: urteko Idiazabal gazta berriaren aurkezpena izaten da.
nola Iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Gozatu ezazu gaztaren ibilbidea Idiazabal, Segura eta Ordizia herrietan zehar
Ordiziako azoka nekazaritza produktuen erreferentea da Euskadin. Asteazkenero, -duela 500 urte baina gehiago!- baserritar eta 0 km produktu erosleen topaleku bilakatzen da.
Euskal Herria bezain zaharra, bere bizimodua bezain zaharra, bere gizon-emakumeak bezain eskuzabala". Gazta onen elaborazioa duela 30 urtetik Jatorrizko Izendapena duen antzinako ohitura da.
Idiazabal lurraldean gaude baina....prestatu zaitez Goierrin beste kutixi baztuk dauzkagu eta, hala nola Beasaingo odolkia, oso zaporetsua bere porru eta pikante puntuarekin, eta mondejua, Goierrin bakarrik jan daitekeen produktua. Segurako...
Aukeratu zure osagaiak Ordiziako azoka ezagunak eskaintzen dizun aukeraren artean, bertako sukaldari batek lagunduta.
Garagardoa atsegin duzu? Zatoz gu ezagutzera eta gure artisau garagardoa dastatzera!
Aprobetxatu ezazu Goierrin zaudela eta egin ezazu txakoli eta Idiazabal gaztaren arteko maridaje bat Iban Mate sukaldariaren eskutik.
Goierri Gastronomika, Goierriko gastronomia kluba da, baratzetik mahairarte doan balio katea.
Taloak nola egiten diren ezagutzeko tailer bat egitea proposatzen dizugu, Beasaingo leku berezi batean. Eta ondoren, egindakoa dastatzea!