ŠžŃ‚ŠŗрŠ¾Š¹Ń‚Šµ Š°Š·Š°Ń€Ń‚Š½Ń‹Šµ Š³Š¾Ń€ŠøŠ·Š¾Š½Ń‚Ń‹ с 1Š²ŠøŠ½! Š ŠµŠ³ŠøстрŠ°Ń†Šøя ŠæрŠ¾ŃŃ‚Š°, Š·ŠµŃ€ŠŗŠ°Š»Š¾ Š“Š¾ŃŃ‚ŃƒŠæŠ½Š¾ Š²ŃŠµŠ³Š“Š°, Š° Š±Š¾Š½ŃƒŃŃ‹ Šø ŠæрŠ¾Š¼Š¾ŠŗŠ¾Š“ы ŠæŠ¾Š¼Š¾Š³ŃƒŃ‚ уŠ²ŠµŠ»ŠøчŠøть Š²Š°ŃˆŠø Š²Ń‹ŠøŠ³Ń€Ń‹ŃˆŠø. ŠŠ°Ń‡Š½ŠøтŠµ сŠ²Š¾Š¹ Šæуть Šŗ Š²ŠµŃ€ŃˆŠøŠ½Š°Š¼ Š°Š·Š°Ń€Ń‚Š° уŠ¶Šµ сŠµŠ¹Ń‡Š°Ń.

BARANDIARAN ETA ZUMALAKARREGI

HISTORIA DUTEN EUSKALDUNAK

Aita Barandiaran

EUSKAL KULTURAREN PATRIARKA Nor da Olentzero? Eta eguzkilorea? Zergatik bizi dira gauez saguzarrak? Dena hemen hasi zen, Goierrin. Ataungo San Gregorio auzoan, 1889ko abenduaren 31an, Joxe Miguel Barandiaran jaio zen egunean. Aralar mendizerraren oinetan gaude, oroitzapen magiko eta mitikoez inguraturik: euskal mitologiako pertsonai, erraldoi eta sorginen bizitoki. Barandiaran museoa turistek gutxi ezagutzen duten altxor kulturala da. Euskaldunen unibertso magikoan murgilduko zara. Aita Barandiaranek kontu, mito, ipuin, atsotitz eta euskal kulturaren jakinduriak bildu zituen, erabat galduko zirenak berak jaso izan ez balitu. Barandiaranek erabat eraldatu zuen euskal historiaurrea eta euskal mitologia berreskuratu zuen.
Euskal gaiak ukitzen dituen edonork, ezingo du baztertu Joxe Miguelen lana. – Julio Caro Baroja, antropologo handia eta Pio Barojaren iloba. Ā 
102 urte bizi izan zen Joxe Miguel; apaiza zen eta Euskal Herriaren inguruan 575 lan argitaratu zituen, 10.000 orrialde baino gehiago liburu, artikulu eta kolaborazioen artean. “Inpernuraino joango nintzateke euskal kulturaz hitz egiteko” zioen. Beste arloekin, arkeologia bereziki, harremanetan jarri zuen “Ondare inmaterial” honen ikerketak, euskal etnografiaren sortzaile izatea eraman zuen arte. Berari esker, Euskal Herriko milaka urteko iragana ezagutzen dugu. Barandiaranen haurtzaroan euskara zen bere herrian, Ataunen, hitz egiten zen hizkuntza bakarra. Bere gurasoak zentzu espiritual handiko pertsonak ziren baina analfabetoak ziren (Alfonso XII.aren erregealdian, Espainiako biztanleriaren %75ak ez zekien irakurtzen eta idazten), eta Joxe Miguelek berriz 6 hizkuntza ikasi zituen: euskara, gaztelera, latina, ingelesa, frantsesa eta alemana. 100 urte zituenean, erdaraz ikasitako eta heldua izan arte ulergaitzak zituen Kixoteren bertsoak oroitzen zituen oraindik. Barandiaranek kasualitatez egin zuen bere lehen aurkikuntza arkeologikoa, jentilak bizi ziren lekua bilatzen ari zen bitartean (euskal mitologiaren erraldoi paganoak). Bere bizian zehar ez zion utzi megalitoak eta kobak induskatzeari, ikertzeari eta bere aurkikuntzak argitaratzeari. Bere lanak arkeologia eskola bat sortzera eman zuen: Etniker taldeak sortu zituen, gaur egun Baskoniaren atlas geografikoan lanean jarraitzen dutenak eta antzinako euskaldunen elikadura, hileta erritu, artzaintza eta ume jolasen berri ematen dutenak. Enrique de Eguren eta Telesforo de Aranzadi zientzialariekin (Unamuno-ren lehengusua), Euskal Herriaren historiaurrean berezitutako hirukote adimentsua sortu zuen. “Los tres mosqueteros” edo “Los tres tristes trogloditas” bezala ezagutzen zituen jendeak. Euskal mendietan lagun eta langile izan zituzten zenbait artzainek, ezin zuten sinetsi gizon hauek hezurrak, harriak eta ontziak biltzea bakarrik jarduten zirenik eta Jentilen altxorrak bilatzen zituztela uste zuten bere iloba Luisek idatzi zuenaren arabera.Ā  *Iturria: Barandiaran museoa eta Luis de Barandiaran Irizar-en “Jose Miguel de Barandiaran” liburua.      

ZUMALAKARREGI, GERRA GENERALA

Zer dira euskal foruak? Eta gerra karlistak? Bi munduen arteko borroka! Tomas de ZumalakarregiĀ indar handiko pertsonai historikoa izan zen, ikaratzen ez zen horietakoa. 14 anaietan azkenurrena, Ormaiztegin jaio zen 1788 urtean. Bere aita eskribau zen Idiazabalen -bai, gaztaren herri famatua!- eta berak ere eskribau izateko bidean zihoan. Napoleonen inbasioak bere etorkizuna bapatean aldatu zuen. Ezer ez zen berdina izan. Iriarte-Erdikoa etxea bisita dezakezu, gaur egun OrmaiztegikoĀ Zumalakarregi MuseoaĀ dena. Tomas Zumalakarregiren etxea izan zen XVIII. mendeko ohiko baserri bat. Gaur egun turismo bulego eta XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Mundu garaikidearen hasiera eta zaharraren bukaeraren artean izandako gertakariak harritu egingo zaituzte! Tomas de Zumalakarregi general Karlista famatua bihurtu zen, Victoria dukea eta Zumalakarregiko kondea -ā€œAmezcoasā€-eko otso bezala ere ezaguna- eta armada handi bat osatzeko gai izan zen, ezerretik hasita, operazio baserik gabe, armarik eta dirudik gabe. Karlisten altxamendua salbatu zuen, indar militarra eta kohesioa emanez. Infanteriako 22 batailoi eta zalditeriako 3 eskuadroi biltzeko gai izan zen. Bere bizi militarra laburra izan zen Bilboko setioan, 1835. urtean, zauritua izan zen eta. Goierrira etorri zen hiltzera, Zegamara, eta bere legenda idatzita zegoen dagoeneko. AURKAKO BI MUNDU XVIII. mendearen amaieran erregimen zaharra eta liberalismoaren defendatzaileen arteko burrukak hasi ziren, ostera Zumalakarregiren bizi osoan luzatuko zirenak. Karlismoak Frantziako Iraultzatik datozen berrikuntzen eta liberalismoaren kontra dago eta erlijioa, eliza eta foruen defentsa dira bere helburu. Foruek emandako zenbait onuraz baliatu eta liberalizazioaren legeen biktima -aduanen mugimendua, oinarrizko produktuen garestitzea, zergen igoera eta herri lurren galtzea- izan ziren euskal nekazariak, nobleziarekin eta elizarekin elkartzeko arrazoia burgesia liberalaren aurka, Palacio Atard historialari ospetsuak dioenez. Liberalismoak kinka larrian zegoen gizartearen, politikaren eta ekonomiaren oreka puskatu zuen. Aldaketa oso gogorra izan zen bakea mantendu ahal izateko eta noblezia bitan zatitu zen. Zumalakarregi familiaren adibidea izan zen. Batzuek tradizioei eusten diete eta besteak berriz hauek atzean utzi nahi dituzte. Zumalakarregi familia Euskal Herrian oso zabaldua zegoen hidalgoen estamentukoa zen. Alabak famili on batekin ezkontzen zituzten eta semeak letratara, elizara edo armadara bideratzen zituzten. Miguel Zumalakarregi, anai zaharrena, legelaria eta liberala zen eta beste bide batzuei ekin zion bere anai Tomas karlisten tropen komandante bihurtu zen bitartean. Bata liberala eta bestea karlista, Zumalakaregi anaiak kontrakoak diren munduaren bi ikuspunturen arteko lehiaren adibide garbia dira. Iturria:Ā Zumalakarregi museoa eta Vicente Palacio Atard-en ā€œLa espaƱa del siglo XIXā€ liburua.
DONOSTIAKO PANORAMA IKARAGARRIA! ZumalakarregiĀ sorpresa handi bat da. Bere altxorretako bat, 360 gradutako Donostiako panorama bat da, XIX. mendekoa, non Staunton St. Clair-en akuarela batek Donostia irudikatzen duen Zumalakarregi jeneralaren garaian.

Barandiaranek Kontatutako Mitoak!

Jentilak jolasean zeuden mendian ekialdetik zetorren laino argitsu bat ikusi zuten arte. Jentil heldu batek Kristo (Kixmi, tximua, bere hizkuntzan) zela esan zien eta berarekin munduaren amaiera zetorrela eta aro berri baten hasera; horregatik, amildegi batetik bota zezaten eskatu zuen. Beste jentil guztiak dolmen baten azpian amildu ziren, “jentilarri”. Jentil bakar bat gelditu zen, Olentzero izenekoa, urtero abenduak 24ean basotik jaisten den ikazkina, Kristo jaio dela esateko. Amaitzen den mundu idiliko baten mitoa, agure batek iragarria ordurarte ezezaguna zen gertakari atmosferiko baten ondoren, eta ondorengo biztanleen ihesaldia menditik haranetara, Pirinioetan eta Alpeetan oso zabaldua dagoen mitoa da eta kristautasunaren etorreraren aurrekoa dela dirudi.

Txori eta lurreko animalien guda baten ostean, bakea, unibertsoa zatitzea erabaki zutenean iritsi zen. Batzuek zerua eta zuhaitzak hartuko zituzten eta besteek, lurra; baina saguzarra, taldez aldatzen joan zena egoeraren arabera, kanpoan gelditu zen eta kobazuloetan gauez bakarrik irtetera kondenatua izan zen.

Artzain batek suge bat esnez elikatu zuen bere artaldearekin beste lur eremu batera joan zen arte. Hurrengo urtean, berriz ere leku berdinera itzuli zenean, sugea ikaragarri hazi zen eta artzaina ito zuen. Lur eremu batean finko bizi diren eta nekazaritzaz bizi direnekin alderatura, artzantzaz bizi direnak lur eremutik mugitzerakoan, bertako eskubideak galtzen dituztela azaltzeko balio duen kondaira da.

Jentil bat, handia, indartsua eta harroputza, menditik jaisten da eta Beasaingo burdinola batean lan egiten duen kristau bati desafioa botatzen dio; honek bere tenazekin, sudurra kentzen dio. Erdi Arotik XIX. menderarte Gipuzkoako ekonomia nabarmendu zuen industriaren nagusitasunaren onarpena da.

Zumalakarregi, Gerra Generala

Zer dira euskal foruak? Eta gerra karlistak? Bi munduen arteko borroka!

Tomas de Zumalakarregi indar handiko pertsonai historikoa izan zen, ikaratzen ez zen horietakoa. 14 anaietan azkenurrena, Ormaiztegin jaio zen 1788 urtean. Bere aita eskribau zen Idiazabalen -bai, gaztaren herri famatua!- eta berak ere eskribau izateko bidean zihoan. Napoleonen inbasioak bere etorkizuna bapatean aldatu zuen. Ezer ez zen berdina izan.

Iriarte-Erdikoa etxea bisita dezakezu, gaur egun Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoa dena. Tomas Zumalakarregiren etxea izan zen XVIII. mendeko ohiko baserri bat. Gaur egun turismo bulego eta XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da. Mundu garaikidearen hasiera eta zaharraren bukaeraren artean izandako gertakariak harritu egingo zaituzte!

Tomas de Zumalakarregi general Karlista famatua bihurtu zen, Victoria dukea eta Zumalakarregiko kondea -“Amezcoas”-eko otso bezala ere ezaguna- eta armada handi bat osatzeko gai izan zen, ezerretik hasita, operazio baserik gabe, armarik eta dirudik gabe. Karlisten altxamendua salbatu zuen, indar militarra eta kohesioa emanez. Infanteriako 22 batailoi eta zalditeriako 3 eskuadroi biltzeko gai izan zen. Bere bizi militarra laburra izan zen Bilboko setioan, 1835. urtean, zauritua izan zen eta. Goierrira etorri zen hiltzera, Zegamara, eta bere legenda idatzita zegoen dagoeneko.

AURKAKO BI MUNDU

XVIII. mendearen amaieran erregimen zaharra eta liberalismoaren defendatzaileen arteko burrukak hasi ziren, ostera Zumalakarregiren bizi osoan luzatuko zirenak. Karlismoak Frantziako Iraultzatik datozen berrikuntzen eta liberalismoaren kontra dago eta erlijioa, eliza eta foruen defentsa dira bere helburu.

Foruek emandako zenbait onuraz baliatu eta liberalizazioaren legeen biktima -aduanen mugimendua, oinarrizko produktuen garestitzea, zergen igoera eta herri lurren galtzea- izan ziren euskal nekazariak, nobleziarekin eta elizarekin elkartzeko arrazoia burgesia liberalaren aurka, Palacio Atard historialari ospetsuak dioenez.

Liberalismoak kinka larrian zegoen gizartearen, politikaren eta ekonomiaren oreka puskatu zuen. Aldaketa oso gogorra izan zen bakea mantendu ahal izateko eta noblezia bitan zatitu zen. Zumalakarregi familiaren adibidea izan zen. Batzuek tradizioei eusten diete eta besteak berriz hauek atzean utzi nahi dituzte.

Zumalakarregi familia Euskal Herrian oso zabaldua zegoen hidalgoen estamentukoa zen. Alabak famili on batekin ezkontzen zituzten eta semeak letratara, elizara edo armadara bideratzen zituzten. Miguel Zumalakarregi, anai zaharrena, legelaria eta liberala zen eta beste bide batzuei ekin zion bere anai Tomas karlisten tropen komandante bihurtu zen bitartean. Bata liberala eta bestea karlista, Zumalakaregi anaiak kontrakoak diren munduaren bi ikuspunturen arteko lehiaren adibide garbia dira. Ā 

Iturria: Zumalakarregi museoa eta Vicente Palacio Atard-en “La espaƱa del siglo XIX” liburua.

DONOSTIAKO PANORAMA IKARAGARRIA!

Zumalakarregi sorpresa handi bat da. Bere altxorretako bat, 360 gradutako Donostiako panorama bat da, XIX. mendekoa, non Staunton St. Clair-en akuarela batek Donostia irudikatzen duen Zumalakarregi jeneralaren garaian.

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Categories: Kultura