Aizkorri-Aratz & Aralar
Parke naturalak
Aizkorri-Aratz mendikatean kantabriar-mediterraneo isurialde banalerroko mendirik altuenak daude, halaber edertasun handiko mendikatea osatzen duten beste mendi batzuk, euskal mendizaletasunarentzat erreferentzia puntu izanik. 2006. urtean Parke Naturala izendatua, 16.000 hektarea inguru ditu, hauetatik 13.000 Gipuzkoari dagozkie eta beste 3.000 Arabari.
Bi eremu desberdindu daitezke paisaia eta geologia mailan: kaliza gailur malkartsuak eta belardi handiak Urbiako lautadetan, eta bestalde, arroka ikusten uzten ez duten landaretzaz beteriko mendi bizkar eta muino kateadurak. Mendi muino honetan Euskal Erkidegoko lehen parke eolikoa jarri zen martxan. Zuhaitzak ez dauden eremu zabalek, ganadu eta abel buru kopuru handia egotea bermatzen dute. Udaberri hasieratik udazkenerate, milaka ardik eremu garaietan dauden larre zabalak aprobetxatzen dituzte bertan bizitzeko. Hegazti harrapariak (zapelatza, putrea, arranoa…) eta baso eta mendi hegaztiak hegan egiten duten bitartean, gailurretako uhandrea bezalako anfibioak alturako urmaeletan bizi dira. Ugaztunen artean basakatua eta mehatxatutako lepahoria bereizi behar dira.
Bere landaretza basoek (pagoa eta haritza), landare bereziak dauden eremuak (Arbarrain adibidez) eta oso interesgarria den mendi landaretzak (kaliza gailur malkartsuetan) osatzen dute.
Aralarreko mendilerroak erliebe zoragarri bat eskaintzen du kaliza mendi, erreka eta iturburuekin. Landaretza aberatsa du eta fauna interesgarria: sai arrea, arrano beltza eta ugatza. Zaldi, behi eta ardiak dira bere larretako biztanleak, ezinezkoa izanik ardi latxa bertako larretatik bueltaka ez ikustea, Idiazabal gaztaren arduradunak.
Mendi eremu honetan barneratzea, mitoz eta legendaz beteriko lurretan murgiltzea esan nahi du. Bere tontor ezagunena Larrunarri da, Txindoki edo Ñañarri bezala ere ezaguna. Mendi hau bere siluetarengatik nabarmentzen da, hainbat lekutatik ikusi daitekeena, eta hain da polita non Gipuzkoako mendi maitatu eta kutunena dela askorentzat.
Parke Naturalera sartzeko bi sarrera daude: Abaltzisketa eta Ataun. Parke Naturalaren 10.971 hektareatik laurden bat, pagoz beterik dago. Gehienak Lizarrustiko portua eta Balankaleku artean daude, Gipuzkoako pagadi handiena osatuz, gure natur ondasunaren harribitxi bat.
Lizarrustiko portuan (Ataun) Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa aurki dezakegu eta bertan erakusketa iraunkor bat ikus dezakegu; bertan Parkeari eta inguruei buruzko informazioa emango digute.
Ondasun arkeologikoa atsegin baduzu, harrituta geldituko zara Aralarren, hemen bait dago Euskal Herriko monumentu megalitiko kontzentraziorik handiena, historiaurreko euskaldunak alturako larreei eman zieten naturaz gaineko transzendentziaren islada. Aralarreko estazio megalitikoan aurkitu zen lehen trikuharri gipuzkoarra eta baita ere bertan egin ziren Euskal Herriko lehen multzo megalitikoen indusketak; dolmenak, menhirrak, monolitoak eta kromletxak aurkituko dituzu bertan.
Ibilbide handi eta txikiak mendi ibilbide bezala daude seinalizaturik eta jolaserako eremuak konektaturik daude oinezkoentzat. Lizarrustiko portuan informazio gunea, jatetxea eta aterpetxea ere aurkituko dituzu, baita berriki inauguratu den abentura parkea ere. Familia guztiarekin gozatzeko leku paregabea.
Explora otras actividades
en el goierri
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Euskadiko lur garaiak ezagutzeko 6 ibilbide proposatzen dizkizugu.
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak...
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri...
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!
Badakizu zer den bide berde bat? Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.