BURDINAREN MENDIA
Zerain
Burdinaren ustiapena garrantzi handiko aktibitatea izan da Euskal Herriko historian, eta konkretuki Zeraingo paisaia indar handiz markatu du burdin eta ikatzaren ustiapenak. Landa eremuko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da. Aizpeako meategietan, burdinaren mendia bezala ezaguna, burdina nola lortzen den ikusiko duzu eta galeria batean sartzeko aukera izango duzu. Meategi hauek Multzo Monumentala izendatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak.
Zerainek ere baditu beste gauza bitxi batzuk: XVIII. mendeko kartzela batean sartzea edo uraren indarrarekin martxan jartzen den zerrategi bat ikustea. Astebururo eta jai egunetan, eguerdiko 12tan, bisita gidatuak egiten dira Zeraingo turismo bulegotik.
Aizpittako Interpretazio Zentroa leku honi buruzko informazioa jaso eta bertako garrantzia azaleratzeko sortua izan da, burdinaren industrializazio prozesua era moderno batean bisitariari erakutsiz.


Burdinaren mendia
Zeraingo gaur egungo egoera ezagutzeko beharrezkoa da antzinako meatzaritza ezagutzea. XI. mendetik hona Aizpeko meategiak osatzen duten 150 hektareatan burdina atera da. Ustiaketa honen ondorioz, paisaia berezi bat garatu da Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dagoen inguru honetan.
Paisaia honek mendi guztia hartzen du eta Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu du. Euskal meatzaritza ulertzeko garrantzi handiko meatze multzoa da honako hau eta hainbat elementu aurkituko ditugu bertan: harrobiak, galeriak, inklinatutako planoak, trenbideak, kableak…kiskaltze labe erraldoiak eta lanbide honi lotutako hainbat aztarna: polborinak, konponketarako lantokiak, tabernak, bulegoak, zisterna artifizialak…
Aizpittako Interpretazio Zentroan hasiko da bisita: bertan azalduko dizute burdinak Euskal Herrian izan duen garrantzia eta ingurune hau Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumentala izendatu izanaren arrazoia. XI. mendetik hona gure mendietako burdinaren ustiapenaren industriak paisaian, gizartean eta ekonomian izan duen eragina ezagutuko duzu.




nola iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
Zalditegiak
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …
Antolatu zure bidaia
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak, historia eta mitologiarekin …
Natura
HARTU ARNASA Natura Historia eta kultura kolore berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko …
Gastronomia
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia + 0 urte Ordiziako azoka + 0 sasoiko barazki mota 0 azoka gastronomiko 0 sagardotegi OTORDU …
Kirola
bere osotasunean kirola Goierrin lehia arnasten da....kirola eta erronka. Mundu osoan ezagunak diren frogak gure parajeak zeharkatzen dituzte. Antolatu zure bidaia + 0 tontor baina gehiago eskalatzeko 0 maratoi bat Mundu osoan erreferente + 0 Mendian korri egiteko ibilbide baino gehiago + 0 kilometrotik gora …
Zalditegiak
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …
Kultura
KULTURAZ BETERIKO HARANA Kultura Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta …
ZURE BIDAIA ANTOLATZEN
LAGUNDUKO ZAITUGU
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Barandiaran eta Zumalakarregi: Historia duten euskaldunak
Nor da Olentzero? Eta eguzkilorea? Zergatik bizi dira gauez saguzarrak? Dena hemen hasi zen, Goierrin. Ataungo San Gregorio auzoan, 1889ko abenduaren 31an, Joxe Miguel Barandiaran jaio zen egunean.
Monumentu Multzoa: Igartza
Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.
Ataun
Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.
Erdi Aroko hiribilduak: Segura eta Ordizia
Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin.
Burdinaren mendia: Zerain
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Bolo jolasa
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.
paisaia kulturala: zerain
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Goierri, Erraldoien Lurraldea. Euskal mitologia
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan has dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak (tirolina bat dago!) azalduko dizkizute.