MUTILOA, ORMAIZTEGI ETA ZERAIN
GOIERRIKO MEATZE GUNEA
ONGI ETORRIAK GOIERRIKO MEATZE GUNE ETA BIDE BERDERA
Goierrin gaude, Euskadiko lur garaietan, naturak zerua ukitu eta gastronomiak eta kulturak jatorrizko deitura duen binomioa osatzen duten eskualdea. Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.
Goierriko Meatzaritza Parkea aurkezten dizuegu, aspaldiko garaietatik XX. mendearen hasierara arte iraun duen meatzaritza indartsuarekin zerikusia duten hainbat elementuz osatua.
Elementu nagusiena Mutiloa eta Ormaiztegi arteko Bide Berdea da, bertako meatze guneetatik ustiatutako minerala Ormaiztegira garraiatzeko erabiltzen zen trenbidearen ibilbidea jarraitzen du; bertatik, berriz ere trenez, gertuko itsas portuetara garraiatzen zen.
Bide Berdeaz gain beste 3 ibilbide ditugu aintzinako meatze guneak lotu edo bertara iristeko. Orain Goierriko Meatze gunea gozatzeko aukera izango duzu Ormaiztegi, Mutiloa edo Zeraindik abiatuz, minerala garraiatzeko erabiltzen zen aireko kablearen ibilbidea jarraituz, eta inguruko baliabideak ezagutu ahal izango dituzu, hala nola Ormaiztegiko Zumalakarregi museoa eta trenzubia, Zeraingo Aizpittako labeak, museo etnografikoa eta zerrategi hidraulikoa eta Barnaolako ingurunea Mutiloan, Mutiloako herria eta Lierniako auzoarekin batera.
KABLEAREN BIDEA
Aizpitako labeetatik minerala airez eramaten zen Barnaolako meatze gunera eta bertatik trenez eramaten zen Ormaiztegira. Guk noski ezin dugu airez joan eta horregatik sortu da ibilbide zati berri hau, Aizpeako meategiak eta Barnaolako gunea lotzeko eta horrela mineralak egiten zuen ibilbide osoa egiteko Bide Berdearekin elkartuta.
TROI BIDEA
Troi bidea Mutiloako meatze esparruan barneratzeko bidea da. Mutiloako herrigunean ekingo diogu ibilbideari, eta Lenkaran errotaraino bidearen lehen zatia errepidez egin ondoren, Troi errekaren ondotik jarraituko dugu Barnaolara iritsi arte. Izen bereko baserriaren alboan, Mutiloako meatze esparruko bi dekantazio baltsaren dikeen egiturak eta biltegiratze eta garraio egiturak daude. Hemendik abiatzen zen Ormaiztegirekin lotzen zuen meatze trenbidea, gaur egun Bide Berde bihurtuta dagoena. Bideak GR283 ibilbidearen seinaleak jarraitzen ditu.
Gi SL 36
Zeraingo herritik herri ibilbide hau irteten da Aizpittako labeetara joateko eta bertatik Ormaiztegira eramango gaituen bide berri osoa egiteko. Herri ibilbide hau gainera zirkularra da.
MUTILOA-ORMAIZTEGI BIDE BERDEA
Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdea meatze jatorriko Bide bat da. Mendi magaletan barrena igarotzen da, izena ematen dioten herrien gainetik. Bidetik ikusi daitezkeen bistak eta basoek ematen diote edertasuna Bide honi. Ume nahiz familientzat orientazio jolas bat dago bertan. Mapa Ormaiztegiko turismo bulegoan hartu daiteke.
meatze guneetako HISTORIA
Mutiloan, Peatzan, Ollargainen, Gezurmuñon edo Aizpurun ateratako burdin minerala zen, Erdi Aroko garaitik, Urola ibaiaren eta Oria ibaiaren goialdean martxan zeuden burdinolen hornitzaile nagusia.
XIX. mendearen amaieran Compañía Minera de Mutiloa S.A. enpresak ustiapen antolatu eta sistematizatua ezarri zuen. Hori lortzeko, azpiegitura berriak eraiki zituzten ekoizpen-sistema berriaren eskakizunei erantzuteko: Barnaola baserritik Ormaiztegiko geltokiraino joaten zen meatze trena, plano inklinatuak, mineral garbitegiak eta dekantazio putzuak…eta eskolarekin, kantinekin eta bulegoarekin batera, Ergoena auzoko mendi magalak bete eta nabarmen aldatu zituzten.
Burdin mineralak Ingalaterrako eta Frantziako galdategi handiak elikatu zituen, hala nola Baionako Boucouko Les Forges del Adour. Azken mineral karga 1927. urtean bidali zen.
Bigarren Mundu Gerran, Alemaniako konpainia batek interes puntuala izan zuen eremu honetan, eta 1950eko hamarkadan, Legazpiko Patricio Echeverria S.A. enpresak eraiki berriak ziren belaki-labeak hornitzeko adina burdin mineral atera zuen.
1970eko hamarkadan, Kanadako Exminesa konpainiak Troya meatzeko berunezko meatze gunea aurkitu zuen eta 1993. urterarte egon zen martxan. Aspalditik errotutako meatze ohituren azken atala izan zen, bai Mutiloan bai Euskal Herrian.
Zerainen ere Behe Erdi Arotik izan da meatze ustiapena. Jarduera biziena XIX. mendearen erdialdean hasi zen, eta mende horren amaieran, atzerriko kapitaleko konpainiek, konpainia ingeles, holandar eta alemanek barrutia berrantolatu eta modu sistematikoan lan egiten hasi ziren elementu teknologiko berriak jarriz: barneko meatze trenbideak, kixkaltze labeak, aire bidezko kableak… Europako siderurgiek asko eskatzen zuten hemengo minerala. Merkatuaren gorabeherek eta batez ere nazioarteko gudak, erauzketa jarduera etetera eraman zuten. Barrutiaren azken lanak 1950eko hamarkadan egin ziren, Legazpiko Patricio Exheverria S.A. enpresak bere siderurgiako labeek elikatzen zuten txatarraren koiunturazko garestitzearen aurrean burdinazko filoiak ezagutu zituenean.
Jarduera honek paisaia eta kultur ondare interesgarria utzi digu. Bertan, kiskaltze lantegia eta hiru labeak nabarmentzen dira eta Aizpittako Interpretazio Zentroarekin batera, harrera egingo digute.
Meatze egiturak aurkitu eta berritu ditugu, bertan behera utzitako bideak ireki ditugu eta balio ekologiko handiko oihan eta hezeguneak finkatu ditugu. Meatze ondareaz, egokitutako ibilbideak, begiratokiak eta jarritako seinaleak gozatzera gonbidatzen zaituztegu. Gure paisaiaz gozatu eta hura ezagutzeko etorkizuneko apustu pozgarria.
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
GURE PROPOSAMENAK UMEEKIN Goierriko eskualdea paradisua da naturan jarduerak egiteko, eta horietako jarduera asko haurrekin egiteko aproposak dira. Batzuk proposatzen dizkizugu, baina aukera ugari dituzu eskualdean. Zer egin nahi duzue? BESTE EKINTZA BATZUK MIATU goierrin...
PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak,...
EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera...
NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Ezagutu IDIAZABAL LURRALDEA. Prestatu...
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroan has dezakezu zure bisita, Lizarrustin. Mendi ibilbideak eta umeekin egiteko ekintzak (tirolina bat dago!) azalduko dizkizute.
Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Alfonso X Jakintsua Gaztelako erregeak 1256 urtean sortu zuen, gaztelatik Pirinioen beste aldera zihoazen bideak babesteko intentzioarekin.
Nor da Olentzero? Eta eguzkilorea? Zergatik bizi dira gauez saguzarrak? Dena hemen hasi zen, Goierrin. Ataungo San Gregorio auzoan, 1889ko abenduaren 31an, Joxe Miguel Barandiaran jaio zen egunean.
Burdina eta ikatzaren ustiapenak Zeraingo paisaia nabarmendu dute. Landa guneko giroa mantentzen jakin duen herri bat izan da.
Bolo jolasa Goierrin oso errotua dagoen ohitura da eta bertan ezagutu eta gozatzeko aukera izango duzu.