Mutiloa-Ormaiztegi Bide berdea
Badakizu zer den bide berde bat? Erabiltzen ez diren trenbide zaharrak dira eta bizikletaz nahiz oinez ibiltzeko eremuak bilakatu dira.
Goierrin Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea dugu.

Familiartean egiteko beste ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere.

Ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta.

Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!
Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa Nahiago baduzu, materiala jeisteko atalean duzu eskuragarri.
Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar

Altzagarate utzi eta A-1 errepidea hartu gabe Zaldibiara zuzenduko gara Gaintzara igotzeko; igoera honetan Txindoki mendia aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu! Ibilgailua Gaintzako plazan uzten baduzu, etortzeko erabili duzun errepidean ibili zaitezke Txindoki, Aizkorriko mendizerra eta Aralar Parke Naturalak ikusteko.
Hemendik Lazkaomendira zuzendu zaitez A-1 errepidea hartuz eta Lazkaoko irteera hartuz; bertatik Lazkaomendirako norabidea hartu ezazu. Lazkaomenditik Txindoki ete Aralar Parke Naturaleko bista ederrak dituzu. Berriz ere Lazkaora jeitsi eta ibilbideko hurrengo lekura joango gara, Olaberriara, Goierriko balkoi bezala ezaguna. Bertatik Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak ederki ikusten dira. Monolitoa San Juan Bautista elizaren pareta batean aurkituko duzu.

Hurrengo geldialdia Zeraingo herrian izango da. Herri honerata iristeko A-1 errepidea hartu Vitoria-Gasteiz norantzan eta Segura-Zerain irteera hartu. Ibilgailua Ostatu plazan utzi eta bertatik Idiazabalgo mendiak, Usurbe, Txindoki, Aizkorri etab. ikusiko dituzu eta gainera herriak dituen beste gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzu, hala nola, museo etnografikoa, zerrategi hidraulikoa, artisautza denda eta burdinaren mendia.
Ibilbidea jarraitzeko etortzeko erabili duzun errepide berdina hartu eta Otatza sagardotegiaren parean ibilgailua utzi eta Barbaris auzo aldera 50 metro ibilita, erdi aroko xarma ederki mantendu duen Segura-ko herriaren bista ezin hobeak dituzu. Segurako errepidea pasa eta Mutiloara bidea hartu Lierniko auzora igotzeko.

Hemendik joan zaitez Gabiriara, ibilbideko azken lekua. Gabiria eskualdeko landa herri txiki bat da, oso lasaia eta bertatik eskualdeko bista ederrak izango dituzu.
Oraindik paseatzen jarraitzeko gogoa baduzu eta eskualdeko beste gune garai eta ezagun bat ezagutu nahi baduzu, Usurbera joan zaitezke, Beasaingo mendi ezaguna. Kotxea pixkat beherago dagoen parkingean utzi dezakezu eta bertatik 10 minutuko paseotxo baten ondoren, tontorrera iritsiko zara.

Nola Iritsi?
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
BESTE EKINTZA BATZUK MIATU
goierrin
EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK
Basque Highlands
Parke Naturalak Aizkorri-Aratz & Aralar

Parke naturalak
Aizkorri-Aratz & Aralar
Parke naturalak
Aizkorri-Aratz
Aizkorri-Aratz mendikatean kantabriar-mediterraneo isurialde banalerroko mendirik altuenak daude, halaber edertasun handiko mendikatea osatzen duten beste mendi batzuk, euskal mendizaletasunarentzat erreferentzia puntu izanik. 2006. urtean Parke Naturala izendatua, 16.000 hektarea inguru ditu, hauetatik 13.000 Gipuzkoari dagozkie eta beste 3.000 Arabari.
Bi eremu desberdindu daitezke paisaia eta geologia mailan: kaliza gailur malkartsuak eta belardi handiak Urbiako lautadetan, eta bestalde, arroka ikusten uzten ez duten landaretzaz beteriko mendi bizkar eta muino kateadurak. Mendi muino honetan Euskal Erkidegoko lehen parke eolikoa jarri zen martxan. Zuhaitzak ez dauden eremu zabalek, ganadu eta abel buru kopuru handia egotea bermatzen dute. Udaberri hasieratik udazkenerate, milaka ardik eremu garaietan dauden larre zabalak aprobetxatzen dituzte bertan bizitzeko. Hegazti harrapariak (zapelatza, putrea, arranoa…) eta baso eta mendi hegaztiak hegan egiten duten bitartean, gailurretako uhandrea bezalako anfibioak alturako urmaeletan bizi dira. Ugaztunen artean basakatua eta mehatxatutako lepahoria bereizi behar dira.
Aralar
Bere landaretza basoek (pagoa eta haritza), landare bereziak dauden eremuak (Arbarrain adibidez) eta oso interesgarria den mendi landaretzak (kaliza gailur malkartsuetan) osatzen dute. Aralarreko mendilerroak erliebe zoragarri bat eskaintzen du kaliza mendi, erreka eta iturburuekin. Landaretza aberatsa du eta fauna interesgarria: sai arrea, arrano beltza eta ugatza. Zaldi, behi eta ardiak dira bere larretako biztanleak, ezinezkoa izanik ardi latxa bertako larretatik bueltaka ez ikustea, Idiazabal gaztaren arduradunak. Mendi eremu honetan barneratzea, mitoz eta legendaz beteriko lurretan murgiltzea esan nahi du.
Bere tontor ezagunena Larrunarri da, Txindoki edo Ñañarri bezala ere ezaguna. Mendi hau bere siluetarengatik nabarmentzen da, hainbat lekutatik ikusi daitekeena, eta hain da polita non Gipuzkoako mendi maitatu eta kutunena dela askorentzat. Parke Naturalera sartzeko bi sarrera daude: Abaltzisketa eta Ataun. Parke Naturalaren 10.971 hektareatik laurden bat, pagoz beterik dago. Gehienak Lizarrustiko portua eta Balankaleku artean daude, Gipuzkoako pagadi handiena osatuz, gure natur ondasunaren harribitxi bat. Lizarrustiko portuan (Ataun) Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa aurki dezakegu eta bertan erakusketa iraunkor bat ikus dezakegu; bertan Parkeari eta inguruei buruzko informazioa emango digute.
Ondare arkeologikoa atsegin badituzu, Aralarko aberastasun megalitikoak harritu egingo zaitu, Euskal Herriko monumentu megalitikoen kontzentraziorik handiena hemen baitago, euskal historiaurreek bertako goi-barrutiei eman zieten naturaz gaindiko garrantzia islatuz. Aralarko estazio megalitikoan Gipuzkoako lehen trikuharria aurkitu zen eta Euskal Herriko multzo megalitikoen lehen indusketak ere egin ziren. Trikuharriak, menhirak, monolitoak eta harrespilak aurkituko dituzu.
Mendi ibilbide handi eta txikiak balizatuta daude, eta gainera, oinezkoen loturak daude aisialdirako ekipamenduak dituzten eremuen artean. Lizarrustiko portuan informazio gunea, jatetxea eta aterpetxea aurkituko dituzu.
Euskadiko Mendi Garaiena

Aizkorri
Euskadido mendi garaiena
Aizkorri
Euskadiko tontorrik garaiena zapaltzeko bigarren bidea egiteko, Aldaolatik San Adriango tunela zeharkatu beharko duzu lehenik, eta behin hau zeharkatuta, galtzada nabarmen ikusten den unean eskuinetara doan bidea hartu beharko duzu; bidea marka hori eta zuriz dago seinalizaturik.Kalbarioaren bidea deitzen zaio baina ez da horrenbestekoa! Hirugarren bidea ezagutzeko, orain aipatutako bidea hartu gabe galtzadan barrena joango gara. Urbiako larreetara doazen marka txuri eta gorriak jarraituko ditugu eta Linategietako gaina zapaltzen dugunean, 3 bide ateratzen diren bidegurutzean, eskuinera doan bidea hartuko dugu. Udarako plan eder bat, Aizkorriko tontorrera lo egitera igotzea da bertatik ilunabarra eta eskaintzen duten bistak ikustera. Kontuan izan ez dela gordetako aterpea, ez duela oherik. 6-8 pertsona bitartean sartzen dira eta beharrezkoa da esterila eta zakua ematea lurra hormigoizkoa baita.
Ondare Kulturala: San Adriango tunela

San Adriago tunela
Ondare kulturala
San Adriago tunela
Europa eta Kantauri itsasoaren arteko lotura
[…]Pirinioak zeharkatzen ditugu San Adriango tuneletik barrena, oso gogorra igoeran nahiz jaitsieran, harri eta lokatz askorekin… – Andrea Navagiero, Madrilgo Kortean Veneziako enbaxadore, XVI. mendea
San Adriango igarobidea ezaguna eta beldurgarria egin zen mundu osoan. Bidaiarien kontaerak inguru ziragarri bat bezala azaltzen dute: amildegiak, haizeak astindutako zuhaitzak, gaizkileak babesten dituzten kobazuloak, inguru bakartiak…
Goierriko Paisaiaren Ikurrak

Latxa ardia
Goierriko paisaiaren ikurra
Latxa ardia
Bi Parke Naturalen artean Latxa ardi bakoitzaren esne ekoizpena oso txikia da baina aldi berean kalitate onekoa: 120 litro inguru martxotik uztailera doan sasoian. Zenbait kasuetan 210 litro inguru ematera ere iristen dira. Bere esne gordinaren elaboraziotik Idiazabal gazta ekoizten da.




























