Skip to main content
Ataun
Herriak

Goierri

Ataun

Gipuzkoako herririk luzeena izateaz gain, azalera handienetarikoa duena da. Mitologiaz beterik, Nafarroarekin eta Aralarko basoekin muga egiten du eta Ataungo Domoa deritzon fenomeno geologiko bat dago bertan.

Euskal kulturaren patriarka izan den Joxemiel Barandiaran jaunaren jaioterri eta bizileku izan zen.

Aralarreko Parke Naturalaren eremu handi bat Ataungo lurretan dago eta horregatik daude parkerako sarrera gehienak herrian kokaturik. Hauetako bat Lizarrustin kokaturik dago eta bertan dago Aralar Parke Naturaleko Interpretazio eta Harrera Zentroa. Bertan Aralarreko eremuaren maketa bat ikus daiteke besteak beste. Lizarrustiko Parketxean, GR 283 edo Gaztaren Ibilbideari hasiera ematen zaio, eta Parketxearen alboan, familiaz gozatzeko abentura parke bat dago.

Nekazal giroko herri honek, bere biztanleria auzo desberdinetan sakabanaturik du: Aia, San Gregorio eta San Martin parrokien inguruan hain zuzen ere. Ataungo herriak eraikuntza historiko ugari ditu, hala nola, San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoa, Euskal Mitologiaren Museoa, eta Donostiatik 42 minutura kokaturik dago.

Aiako auzoan Erroipe Interpretazio Zentroa dago, Aralar Parke Naturalaren azpian dagoen auzo honen bizimodua ezagutzeko aukera emango dizuna: baserrien toponimia, ohiturak, natura, lanbideak eta historian zehar bildutako hainbat kontakizun.


© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/