Skip to main content
Aktibatu: familiartean abentura
Natura

Goierri

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazio ibilbideak Segura eta Zegaman Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Segura eta/edo Zegamara: 6 orientazio ibilbide finko jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Segurako Ardixarra Etxean eta Zegamako Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira. Ibilbideak kolore ezberdinez daude identifikaturik: Segurako ibilbideak: – Ibilbide errazena horia da eta 10 puntuz osaturik dago. Etxeko txikientzat dago pentsatuta. 7-8 urteetatik aurrera umeek orientazioaz gozatu ahal izango dute eremu itxi eta errazean gurasoen begiradapean eta beraien parte hartzea ahalbidetuz. Ordu erdiko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi. – Ibilbide ertaina kolore laranjakoa da eta 13 puntuz osaturik dago. Mendian paseatzeko gaitasuna duen edonork egin dezake ibilbide hau. Ordubeteko iraupena du gutxi gora behera. Mapa jetsi. – Ibilbide luzeena eta zailena gorria da eta 16 puntuz osaturik dago. Ordu eta erdiko iraupena dauka. Mapa jetsi.   Zegamako ibilbideak: – Ibilbide errazena horia da eta 10 puntuz osaturik dago. Etxeko txikientzat dago pentsatuta. 7-8 urteetatik aurrera umeek orientazioaz gozatu ahal izango dute eremu itxi eta errazean gurasoen begiradapean eta beraien parte hartzea ahalbidetuz. Mapa jetsi. – Ibilbide ertaina kolore laranjakoa da eta 14 puntuz osaturik dago. Mendian paseatzeko gaitasuna duen edonork egin dezake ibilbide hau. Mapa jetsi. – Ibilbide luzeena eta zailena gorria da eta 15 puntuz osaturik dago. Mapa jetsi. Mutiloa-Ormaiztegi bide berdea Familiartean egiteko beste ibilbide bat, Mutiloa eta Ormaiztegi arteko bide berdean dago. Orientazio jolas didaktiko bat dago bertan eta orientazio kirola, senderismoa eta dibertsioa nahasten ditu ibilbide honek. Zirkularra da eta “nordic walking” egiteko aproposa baita ere. Zure semeek eta zuk Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan kokaturik dagoen turismo bulegoan jaso beharko duzue ibilbidearen mapa: ibilbidea osatzeko, bertan dauden 10 balizatan egiten diren galderak erantzun behar dira. Galderak natura, ingurunea eta meatzaritzarekin daude erlazionatuta. senderismo-con-ninos-viaje-en-familia-goierri  senderismo-con-ninos-deporte-en-familia-goierri Aisia guneak Txango lasai bat egiteko intentzioa baduzu, jolas eremuak gosari, bazkari edo askaria egiteko leku aproposak dira, ibilbide baten erdian indarrak hartzeko, irakurtzeko, bertan jolasak egiteko edo atsedena hartzeko besterik gabe. Goierrin 10 jolas eremu daude, batzuek herrigunetatik gertuago eta besteak mendian kokaturik, denak ere zerbitzu zehatz batzuekin. Zenbait betebehar kontutan eduki behar dira: – ez utzi zakarra bertan eta bota ezazu zakarrontzietan. Sua egitea onarturik badago, kontuz sute bat eragin gabe. – sua egiteko parrilak erabili sua egiteko eta joan aurretik, itzali ezazu. – errespetatu ingurunea. Ez puskatu loreak eta zuhaitzak eta utzi pakean animaliak. – ibilgailua prestatutako aparkamenduetan utzi.

© Goierri Turismo. All rights reserved
Хотите играть без ограничений? 1win казино предлагает рабочее зеркало, удобный вход и крупные бонусы. Используйте промокоды и увеличивайте шансы на победу! https://plinko-casinos.be/